Mercadonako Hacendadoren Jengibrezko eta Limoizko Chic-kles-ak

Mercadonak 8.200 pakete saltzen ditu egunean bere Jengibrezko eta Limoizko Chic-kles berrietatik

2021ko maiatzaren 10a
  • Zaporea Mercadonako hainbat zentrotako “Nagusi”ekin (bezeroekin) eta hornitzailearen I+G taldearekin batera garatu da, osagai eta lurrin egokienak bilatuz zapore zirraragarri eta orekatua lortzeko.
  • Chic-kles Gum Totaler Hornitzaileak egiten du produktu-aldaera berezi hori, Riba-roja de Túriako (Valentzia) instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak merkatuan bakarra den zapore bat gehitu dio bere txikle-aukerari: Jengibrea eta Limoia (8.200 pakete baino gehiago saltzen ditu egunean). Ezin hobeak dira jan ondoren edo otorduen artean ahoratzeko, mina eta freskagarria nahasten dituen zapore bizi eta aromatikoaz gozatzeko.

Hacendadoren Jengibrezko eta Limoizko Chic-klesak Mercadonaren, hornitzailearen eta hainbat zentrotako “Nagusi”en (bezeroen) arteko koberrikuntzaren emaitza dira, zeinek, hornitzailearen I+G taldearekin batera, zapore zirraragarri eta orekatu bat lortzeko osagai eta lurrin egokienak bilatu baitituzte.

Chic-kles Gum enpresa da txikle horien Totaler Hornitzailea. Riba-roja de Túriako (Valentzia) fabrikan egiten dira, supermerkatu-kate osorako.

Mercadonako Hacendadoren Jengibrezko eta Limoizko Chic-kles-akMercadonako Hacendadoren Jengibrezko eta Limoizko Chic-kles-ak.