Antoni Fo eta Oriol Berenguer (Elikagai Bankua) Beatriz Feced-ekin (Mercadona) eta zenbait boluntariorekin elikagai-entregan

Mercadonak 8.000 kilo dilista eman dizkio Lleidako Eskualdeetako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 19a
  • COVID-19 gaitzak eraginda lurraldeak bizi duen egoera berezian, konpainiak 397.000 kilo premiazko produktu eman dizkie guztira Kataluniako zenbait gizarte- eta ongintza-erakunderi.
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 8.000 kilo lekale —dilistak, zehazki— eman dizkio gaur Lleidako Eskualdeetako Elikagai Bankuari.

Dohaintza horrez gain, Mercadonak egunero ematen dizkie produktuak Lleidako eskualdeetan une honetan irekita dauden jantoki sozialei, ohiko lankide direnez. Jantoki horietako batzuk dira, besteak beste, Fundació Jericó (Lleida hirikoa) eta Sant Josep egoitza (La Seu d’Urgell). Beraz, orain arte, 19.500 kilo premiazko produktu baino gehiago banatu ditu guztira Lleidako gizarte-erakundeen artean.

COVID-19aren egoera bereziaren ondorioz konpainia egiten ari den dohaintzetako bat da gaur egindakoa. Guztira, joan den martxoaren 27az geroztik eta gaur arte, konpainiak gutxi gorabehera 397.000 kilo elikagai —lehor zein fresko— banatu ditu Kataluniako hainbat gizarte- eta ongintza-erakunderen artean, hau da, 6.700 erosketa-orga betetzeko adina elikagai: lekaleak, haragi eta arrain fresko ontziratua, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esne-postreak, moldeko ogia, zerealak, zukuak eta irabiaki hoztuak, besteak beste.

Hala, Mercadonak bat egiten du elikagai-bankuek egindako deiarekin, eta dohaintzak sendotu ditu, behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Ildo horretatik, Antoni Fo Lleidako Eskualdeetako Elikagai Bankuko lehendakariak zera adierazi du: “lekaleak funtsezkoak dira elikagai-bankuentzat zaurgarritasun-egoeran dauden familiei laguntzeko, nutrizio-balio handia dute eta”. Eta zera gaineratu du: “Gainera, azpimarratu behar da elikagai-bankuek ezingo luketela lanik egin Mercadonaren eta gizarte-erantzukizuna erakusten duten beste enpresa askoren lankidetza izango ez balute”.

Bestalde, Mercadonaren Lleidako Kanpo Harremanetarako zuzendari Beatriz Fecedek eskertu egin du “gizarte-erakundeak egiten ari diren lana —besteak beste, Lleidako Eskualdeetako Elikagai Bankua—”. Eta hau gaineratu du: "Gaurko dohaintza honekin, guztira 397 tona elikagai inguru banatu zaizkie Kataluniako zenbait ongintza-erakunde eta -elkarteri zazpi aste pasatxoan, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan kolektibo ahulenen eskaerei —ahal den neurrian— erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Kataluniako lau elikagai-bankuekin eta beste ongintza-erakunde batzuekin —hala nola Kataluniako Gurutze Gorria— elkarlanean aritzeaz gain, supermerkatu-kateak produktuak ematen dizkie Kataluniako 35 jantoki soziali. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte- eta ongintza-erakunde horiei.

Antoni Fo eta Oriol Berenguer (Elikagai Bankua) Beatriz Feced-ekin (Mercadona) eta zenbait boluntariorekin elikagai-entreganAntoni Fo eta Oriol Berenguer (Elikagai Bankua) Beatriz Feced-ekin (Mercadona) eta zenbait boluntariorekin elikagai-entregan.

Mercadonaren dilista-dohaintza Lleidako Eskualdeetako Elikagai BankuariMercadonaren dilista-dohaintza Lleidako Eskualdeetako Elikagai Bankuari.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta