Rosquilleten barietateak, Valentziako Mercadonaren denda bateko linealean

Mercadonak 65.000 pakete Rosquilleta saltzen ditu egunean

2020ko irailaren 04a
  • Pipitadun barietatea da “Nagusien” (Bezeroen) gustukoena. Barietate hori da salduena —salmenten erdiak baino gehiago—, eta Gaztaduna da bigarren salduena.
  • Ogi-snack labekatuen barietate horiek eta gehiago Anitin Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Carleten (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 65.000 pakete Rosquilleta (askotariko ogi-snack labekatuak) saltzen ditu egunean. "Nagusi"en (bezeroak) gustukoenak Pipitadun Rosquilletak dira. Barietate horretatik, 33.388 pakete saltzen dira supermerkatu-kate osoan; ondoren, Gaztadun barietatea dator.

Rosquilletak Valentziako Erkidegoko janari tradizional bat dira. Pixkanaka-pixkanaka, Espainiako gainerako tokietara zabaldu dira, eta hainbat modutara deitzen zaie, lekuaren arabera: snackak, ogi-makilatxo labekatuak, ogi-makilatxoak...

Anitin Totaler Hornitzaileak Carleten egiten ditu (Valentzia), eta Mercadonak supermerkatu-kate osoan saltzen ditu, hainbat barietatetan; adibidez, Pipitadun Rosquilletak eta Gaztadun Rosquilletak, baina ditu beste barietate batzuk ere, hala nola Fruitu lehorrak dituztenak eta Zerealak eta espelta dituztenak. Valentziako Erkidegoko saltokietan, beste espezialitate batzuk ere aurkitu daitezke —esaterako, Horno Rosquilletak— eskualdeko gustuetara egokitzeko konpainiak duen konpromisoaren ondorioz.

Rosquilleten barietateak, Valentziako Mercadonaren denda bateko linealeanRosquilleten barietateak, Valentziako Mercadonaren denda bateko linealean.

Logo EAktibatu