Gazta arraspatua Mercadonaren supermerkatu bateko linealean

Mercadonak % 60 baino gehiago areagotu ditu gazta arraspatuaren erosketak, ezinbesteko osagaia baita bezeroen etxeko errezetetan

2020ko maiatzaren 26a
  • Enpresa ohartu da kontsumitzailearen ohiturak aldatzen ari direla, kontsumitzaileak orain etxean plater gehiago prestatzen baititu, eta osagai hori hainbat errezetatan erabiltzen baitu.
  • Produktu horiek bi Totaler Hornitzailek egiten dituzte: LaFuente, Herasen (Kantabria), eta Entrepinares, Valladoliden. Produktu horien ekoizpena indartu dute biek, hornidura bermatzeko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 60 baino gehiago areagotu ditu Hacendado gazta arraspatuaren erosketak, ezinbesteko osagaia baita bezeroek etxean prestatzen dituzten errezetetan. Enpresa ohartu da kontsumitzailearen ohiturak aldatzen ari direla, kontsumitzaileak orain plater gehiago prestatzen baititu etxean, eta Mercadonaren gazta arraspatua hainbat errezetatan erabiltzen baitu. 

LaFuente Totaler Hornitzaileak Herasen (Kantabria) egiten dituen Hacendado gazta arraspatuen artean, hauek nabarmentzen dira: Mozzarella Arraspatua, normalean pizzak eta paniniak egiteko erabiltzen dena; 4 Gazta Arraspatuak, batez ere lasagna edo kaneloiak urtzeko eta gainerretzeko erabiltzen dena; eta Hauts Arraspatua, normalean pastarekin erabiltzen dena. Halaber, nabarmentzekoa da Entrepinares Totaler Hornitzaileak Valladoliden egiten duen Urtzeko Arraspatua. Ukitu gratinatua duten platerak nahi dituztenek erabiltzen dute, gainerretzeko eta urtzeko.

Gazta arraspatua Mercadonaren supermerkatu bateko linealeanGazta arraspatua Mercadonaren supermerkatu bateko linealean.

Logo EAktibatu