Isabel Gomis eta Rafa Piñero, Cádizko Elikagai Bankuari dohaintza egiteko unean

Mercadonak 5.000 kilo elikagai baino gehiago eman dizkio Cádizko Elikagai Bankuari

2021ko irailaren 30a
  • Konpainiak indartu egin du Cádizko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez.
  • Mercadonak probintziako 24 jantoki sozialekin eta beste erakunde batzuekin dihardu elkarlanean, kontsumorako ez baina saltzeko egokiak diren produktuak egunero banatuz.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotzen jarraitzen du. Ildo horretan, eta kateak Cádizko Elikagai Bankuarekin sinatu duen lankidetza-hitzarmenaren esparruan, 5.280 kilo premiazko produktu eman dizkio behar gehien dutenen artean banatu ditzan Elikagai Bankuarekin lankidetzan diharduten ongintza-erakundeen bitartez.

Cádizko Elikagai Bankuko presidente Isabel Gomisek eskerrona adierazi dio Mercadonari. Haren hitzetan, "horrelako ekintzek indarra ematen digute kausa sozialen alde lanean eta gizarte bidezkoagoa eraikitzeko lanean jarraitzeko". Gomisek nabarmendu duenez, "dohaintza horiek erakusten duten elkartasuna eta gizarte-konpromisoa oso lagungarriak dira artatzen ditugun elkarte eta erakundeen eskaerei erantzuteko".

Rafa Piñeiro Cádizko Mercadonaren Harreman Instituzionalen zuzendariak hau adierazi du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Cádizko elikagai-bankuekin, jantoki sozialekin eta beste erakunde sozial batzuekin. 2021ean, 528 tona elikagai baino gehiago banatu ditu dagoeneko probintzian, 8.808 erosketa-gurdi betetzeko beste. Mercadonak helburu bakarra du: behar handiena dutenen premiei erantzuteko behar den guztia egitea, batez ere gaurko egoeran”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea.

Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz. Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Isabel Gomis eta Rafa Piñero, Cádizko Elikagai Bankuari dohaintza egiteko uneanIsabel Gomis eta Rafa Piñero, Cádizko Elikagai Bankuari dohaintza egiteko unean.