Patatas de Álava Mercadonan

Mercadonak 495.000 kilo Arabako patata baino gehiago erosi ditu, aurreko kanpainan baino % 70 gehiago

2019ko maiatzaren 03a
  • Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuaren barnean, Arabako patata —Euskolabelduna, Udapa S. Coop. hornitzailearena— saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako dendetan, irailetik apirilera bitartean.
  • Azken bost urteetan, 1,2 milioi kilo patata Euskolabeldun erosi ditu Araban Mercadonak.

Mercadonak hurbileko produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 495.000 kilo Arabako patata, Euskolabelduna, erosi ditu kanpaina honetan; horrek esan nahi du % 70eko hazkundea izan dela aurreko kanpainarekin alderatuta. Arabako Udapa S. Coop. hornitzailearen patata saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako supermerkatuetan 2018ko irailetik 2019ko apirilera bitartean, kanpainak iraun duen denbora-tartean, hain zuzen.

Hala, azken bost urteetan, 1,2 milioi kilo patata Euskolabeldun erosi ditu Araban Mercadonak. Produktu horren erosketa pixkana hazi da, Euskadin izan duen hazkundearekin batera.

Horrek guztiak erakusten du nolako garrantzia ematen dion Mercadonak lehen sektorearekin lankidetzan jarduteari elikagaien kate jasangarri bat lortzeko ahaleginean. Horregatik, hitzarmen egonkorrak ditu 9.000 nekazari, 5.500 abeltzain eta 12.000 arrantzalerekin.

Mercadonak harreman komertziala du 1.308 euskal ETErekin, eta, 2018an, 442 milioi euroren erosketak egin dizkie euskal hornitzaileei; horrek % 4,5eko hazkundea ekarri du, aurreko urtearekin alderatuta. Halaber, 73,5 milioi euroko inbertsioa egin du Euskadin.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 18 denda ditu Euskadin (bost Gasteizen; bana Barakaldon, Basaurin, Santurtzin, Berangon eta Leioan; hiru Bilbon; eta bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen, Donostian eta Elgoibarren), eta 1.640 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin.

2019an bi supermerkatu irekitzeko asmoa du: Gernika-Lumon eta Galdakaon. Gainera, Gasteizen dauden denda guztien eraberritze-lanak amaitzea aurreikusi du, eta Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak berritzen hastea, zentroak gutxika egokitzeko denda eraginkorraren eredu berrira; eredu horrek % 40rainoko energia-aurrezpena dakar ohikoarekin alderatuta, eta hainbat hobekuntza dakar langile eta bezeroentzat. Janari egin berriaren “Jateko prest” atal berria EAEko 10 supermerkatutan jarriko da 2019an.

Gasteizko bloke logistikoaren bigarren fasea eraikitzeari ekin dio Mercadonak. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Burgosko supermerkatuak hornituko ditu bloke logistiko horrek. Horretarako, 56 milioi euroko inbertsioa egin du 2018an; horri esker, izoztuen eremua martxan jarriko du, ogia egiteko instalazio bat eraikiko du eta produktu lehorretarako nabe berri bat egingo du, erabat automatizatua.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Euskadiko zenbait gizarte-erakunderekin lankidetzan, premiazko produktuen 921 tona eman ditu. Mercadonak laguntza eman die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei eta Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari.