- Gainera, bezeroek egindako dohaintzen ondorioz guztira bildutakoaz gain, beste % 10 eman du supermerkatu-kateak, eta aparteko dohaintza hori 24.570 kilo makarroi bihurtu da.
- 2022ko azaroan Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak antolatutako Bilketa Handiaren harira.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 50na euroko 4.804 erosketa-txartel entregatu dizkio Bartzelonako Banc dels Aliments elikagai-bankuari, bere "Nagusi"en (bezeroak) elkartasunari esker. 2022ko azaroan Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak antolatu zuen Bilketa Handian parte hartu zuten bezeroek diruzko ekarpenen bidez.
Mercadonak Katalunian dauzkan 250 dendekin hartu zuen parte kanpainan (haietatik 174 Bartzelonan daude). Kanpainaren harira, "Nagusi"ek (bezeroak) diruzko dohaintzak egin ahal izan zituzten kutxan, erosketa ordaintzean, eta dohaintza horiek 4.804 erosketa-txartel bihurtu dira. Txartel horiek elikagai-bankuari entregatu zaizkio, eta elikagai-bankuak bere erakunde onuradunei banatuko dizkie, behar dituzten produktuak eros ditzaten.
Gainera, bezeroek dohaintzan emandako guztiaz gain, beste % 10 eman du Mercadonak, eta aparteko ekarpen hori 24.570 kilo pasta bihurtu da (hain zuzen ere, makarroiak), eta zuzenean Bartzelonako Banc dels Aliments elikagai-bankuari entregatu zaizkio.
Bartzelonako Banc dels Aliments elikagai-bankuko presidente Lluís Fatjó-Vilasek bihotzez eskertu du supermerkatu-kateko bezeroek Bilketa Handian erakutsitako eskuzabaltasuna, baita enpresak egindako aparteko ekarpena ere, eta esan du «elikagai horiek oso ondo datozela une honetan, zailtasunak baititugu haien eskari handiari erantzuteko. Hori dela eta, asko eskertzen ditugu Mercadonak eta beste kate batzuek egiten dituzten era honetako ekarpenak, Banc dels Aliments elikagai-bankuari oso elikagai garrantzitsuak ekartzen dizkietelako».
Bestalde, Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetarako zuzendari Bernat Moralesen hitzetan, «guk harrotasunez laguntzen dugu baliabide informatiko eta logistikoen bidez, eta gure “Nagusi”en (bezeroak) elkartasuna eskertzen dugu, haiek gabe hau guztia ezinezkoa litzatekeelako; hori dela eta, hurrengo kanpainetan ere kutxan diruzko ekarpenak egitera animatzen ditugu, hori baita azken onuradunaren benetako beharrei erantzuteko modurik eraginkorrena eta onena».
Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, enpresa-erantzukizun sozialean integratua
Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 550 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. Hain zuzen ere, 2022an, konpainiak 25.100 tona premiazko produktu eman zituen dohaintzan; alegia, 2021ean baino % 22 gehiago.
Katalunian, 157 gizarte-erakunderekin eta ongintza-erakunderekin egiten du lan, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuekin eta haien erakunde laguntzaileekin, Kataluniako Gurutze Gorriarekin eta La Nau elikagaiez kanpoko produktuen bankuarekin. 2022an, 4.779 tona premiazko produktu (4.779.000 kg) eman dizkie. Erakunde guztietatik, 103 Bartzelonako eskualdeetakoak dira, 24 Tarragonakoak, 21 Gironakoak eta 9 Lleidakoak.
Bartzelonako Banc dels Aliments elikagai-bankuari buruz
Janaria alferrik ez galtzea da elikagai-bankuen helburua, eta, horretarako, giza kontsumorako egokiak diren elikagai-soberakinak berreskuratzen ditu. Elikagai-pobreziaren aurka ere egiten du, eta berreskuratutako elikagaiak estutasun-egoeran dauden inguruko pertsonei helarazten dizkie, ahal den neurrian elikagai osasungarria bermatzeko.
Elikagai-galerak eta -zarrasteltzea lehen mailako arazo bihurtu dira. Urtero, munduan ekoizten diren elikagaien heren bat galtzen edo zarrasteltzen dira; hau da, 2.500 milioi tona.
2022an, Bartzelonako Banc dels Aliments elikagai-bankuak 10.650.000 kg elikagai banatu ditugu berreskuratutako elikagaietatik hartuta, eta horrek elikagai gutxiago zarrasteltzea dakar. Kantitate hori Bartzelonako probintzian 137.123 pertsonari guztira eman dizkiegun 20.953.000 kilogramoen % 50,8 da (2022ko abenduaren 31n), eta 48,9 milioi euroko balioa du.
Hacendado makarroiak Bartzelonako Banc dels Aliments elikagai-bankuari entregatzea.
Bartzelonako Banc dels Aliments elikagai-bankuaren eta Mercadonaren ordezkariak entrega egitean.