Elikagai Bankuko Santiago Miralles eta Mercadonako María José Sisamón produktu-entregan

Mercadonak 40.000 kilo produktu eman dizkio Castellóko Elikagai Bankuari “nagusien” (bezeroen) solidaritateari esker

2020ko abenduaren 14a
  • Konpainiak bere “nagusiek” Elikagaien Bilketa Handian emandako dirua baliatu du erakunde sozialak aukeratutako produktuak erosteko, hala nola olioa, esnea, pasta, atuna, arroza eta lekaleak.
  • Konpainiak, orain arte, 128.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Castellóko zenbait erakunde soziali; 2019an emandakoa halako bost ia.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 40.000 kilo inguru produktu eman dizkio Castellóko Elikagaien Bankuari, bere “nagusien” (bezeroen) solidaritateari esker. Izan ere, “nagusiek” Elikagaien Bilketa Handian parte hartu zuten joan den azaroan konpainiak Castellóko probintzian dituen denda guztietan.  

Bere “nagusiek” ekimen solidario handi honetan emandako dirua baliatu du konpainiak erakunde sozialak eskatutako produktuak erosteko, hala nola olioa, esnea, pasta, atuna, arroza eta lekaleak.

María José Sisamón Mercadonaren Castellóko eta Valentzia iparraldeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, Elikagaien Bilketa Handian parte hartu du berriz, eta bizi dugun egoera berezi berrira egokitu da. Gainera, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Castellóko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin; urte-hasieraz geroztik, 128.000 kilo premiazko produktu eman dizkie, hau da, 2019an emandakoa halako bost ia”.

Bestalde, Santiago Miralles Castellóko Elikagaien Bankuko lehendakariak eskerrak eman dizkio konpainiari aurtengo Elikagaien Bilketa Handiari eusteko eta horretan laguntzeko erakutsi duen konpromisoagatik; izan ere, “Castellóko probintzian duen denda-sare osoa eskaini du, eta, bezeroen dohaintzei esker, behar handiena duten kolektiboek gehien eskatzen dituzten premiazko produktuak erosi ditu”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 284 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 15.008 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 14.082 Espainian, eta 926 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik indartzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Elikagai Bankuko Santiago Miralles eta Mercadonako María José Sisamón produktu-entreganElikagai Bankuko Santiago Miralles eta Mercadonako María José Sisamón produktu-entregan.

Logo EAktibatu