Mercadona entrega 3.500 kilos de productos  Banco alimentos

Mercadonak 3.500 kilo produktu eman dizkio Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioari

2016ko azaroaren 03a
  • Produktuak Nafarroako Elikagaien Bankuaren 35.000 erabiltzaile ingururi zuzenduko zaizkie.
  • 2015ean Mercadonak 4.200 tona produktu eman zien dohaintzan Espainia guztiko entitate sozialei.

Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioak (NEB) Mercadonak dohaintzan emandako 3.500 kilo produktu jaso ditu. Elkarteak aurretik konpainiari eskatu zizkion lehen mailako beharrizaneko produktuak dira: esnea, oliba zein ekilore olioa, eta lekale egosiak.

Dohaintza gauzatzeko orduan han egon ziren Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioko presidentea, Gregorio Yoldi, zein Nafarroako Mercadonaren Kanpoko Harremanen gerentea, Imanol Flandes, enpresak Nafarroan egiten duen lan soziala “indartzen jarraitzeko” gogoa duela baieztatu zuena. Yoldik, bere aldetik, jasotakoak Fundazioari ematen dion laguntza nabarmendu zuen: “horrelakorik gabe ezingo genieke gure elikagaiak heltzen zaizkien 35.000 nafarrei lagundu”.   

Mercadonak 2013az geroztik du elkarlanerako hitzarmena erakunde horrekin, eta lehen mailako beharrizaneko 8.500 kilo produktu eman ditu dohaintzan dagoeneko. Hitzarmen honek, halaber, konpainiako supermerkatuek Nafarroan egin diren “Bilketa Handiak” izenekoetan parte hartzea ahalbidetu du.

Mercadonaren elikagaien dohaintzak

Gizartearekiko duen konpromisoaren ildotik, Mercadonak zenbait instituzio eta entitate sozialekin egiten du lan urtero-urtero. Ekintza hauen bitartez 100 jantoki sozial baino gehiago, 55 elikagai banku, eta herrialde guztiko erakunde sozialei 4.200 tona produktu eman zien dohaitzan konpainiak iazko ekitaldian.

Nafarroako Elikagaien Bankuari buruz

Nafarroako Elikagaien Bankua (NEB) ongintzazko fundazioa da, 1996tik Espainia eta Europako Elikagaien Bankuen Federazioko (ESEBAF) kidea, lehentasunezko helburutzat duena bazterketa sozialeko egoeran dauden edo jasateko arriskua duten taldeen elikadura baldintzak hobetzea, hauen integraziorako oinarri gisa. 2015ean, BANeko batez besteko 184 bolondresek 4,3 milioi kilo elikagai banatu dituzte Nafarroako 242 entitate sozialen bitartez, BANek dituen ia 35.000 erabiltzaileen artean pertsona bakoitzeko 118 kilo ematea ahalbidetuz.