Mercadonaren produktuak Mujeres Sembrando elkarteari ematen

Mercadonak 3.000 kilo premiazko produktu baino gehiago eman dizkio Mujeres Sembrando elkarteari

2020ko maiatzaren 14a
  • Konpainiak sendotu egin du eskualdeko zenbait erakunde sozialekin, hala nola Mujeres Sembrando elkartearekin, duen lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkie, besteak beste, esnea, oliba-olioa, arroza, lekaleak, pixoihalak eta haurtxoentzako toallatxoak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 68 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan eskualdeko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 209 tona premiazko elikagai eman zituen Extremaduran.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua berriro jarri du martxan Extremadurako erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Maribel Martín-Romo Extremadurako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun eskualdeko elikagai-bankuekin, jantoki sozialekin eta erakunde sozialekin —2019an, 209 tona elikagai banatu zituen eskualdean—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Bestalde, Mujeres Sembrando elkarteko lehendakari Marisa Prudenciok hau esan du: "Garrantzitsua da Mercadonaren eta gure erakundearen arteko lankidetza hau, aukera ematen baitigu Mérida inguruko eta eskualdeko 80 familia baino gehiagoren elikadura-premietako batzuk asetzeko; batez ere, haurrak dituztenenak. Osasun- eta ekonomia-krisialdi honetan, maskarak banatzea bezain garrantzitsua da herritarren premiazko beharrak eta elikagai-premiak asetzea, giza eskubideen adierazpenak dioen bezala. Horregatik guztiagatik, konpainiak egin digun dohaintzari erantzuteko, hau besterik ez dugu esateko: ESKERRIK ASKO".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 2.565 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 2.450 Espainian, eta 115 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; erakunde horrek giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren produktuak Mujeres Sembrando elkarteari ematenMercadonaren produktuak Mujeres Sembrando elkarteari ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta