Juan Roig durante la presentación de resultados de Mercadona de 2015.

Mercadonak %3 handitu du bere fakturazioa, 20.831 milioi euroraino

2016ko martxoaren 03a

Zuzeneko 1.000 enplegu berri sortu ditu, hilean gutxienez 1.109 euro garbiko hasierako soldata dutenak, eta 75.000 langile ditu.

  • Salmenten bolumenak ere handitu egin dira -zehazki, % 5-, 10.649 milioi kilo eta litroetaraino (kilitroak).
  • Beste urte batez, konpainiako kide guztien artean partekatu ditu mozkinak: 227 milioi, langileen artean, helburuak lortzeagatiko sari gisa, eta 326 milioi gizarteari, zerga gisa. Eta mozkin garbiaren 611 milioi euroetatik (+%12), enpresan berrinbertitu dira 495, baliabide propio gisa, eta gainerakoa akziodunen artean banatu dira, dibidendu bidez.
  • Konpainiaren mozkin garbia % 12 hazi da, 611 milioi euroraino, eta inbertsioa 651 milioi eurokoa izan da
  • Zergatan eta gizarte-segurantzan, 1.497 milioi euroko ekarpena egin du Mercadonak 2015ean.
  • Mercadonaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen kluster industrialak 240 lantegi eta 47.100 langile baino gehiago ditu Espainian.

Mercadonak % 3 gehiago fakturatu du 2015ean (670 milioi), eta 20.831 milioi eurora iritsi da. Konpainiaren mozkin garbia (salmenta-zifren % 3,2) % 12 hazi da, 611 milioi euroraino. Salmenten bolumenak ere handitu egin dira —zehazki, % 5—, 10.649 milioi kilo eta litroetaraino (kilitroak). Balantze horrek agerian uzten du Mercadonan konfiantza dutela 5 milioi familiak baino gehiagok, han egiten baitituzte erosketak. Horrez gain, konpainiak berriro bete du "Orga Menua"ren prezioa jaisteko konpromisoa, eta, 2015ean, % 2 murriztu du; beraz, urtean 96 euro aurreztu dituzte "Nagusiek".

Mercadonak hazkundea izaten jarraitu du 2015ean, eta 651 milioi eurotik gora inbertitu ditu. Diru horrekin, 30 supermerkatu berritu dira, eta 60 supermerkatu berri ireki dira; hala, 1.574 supermerkatu izateraino zabaldu da sarea. Beste inbertsio esanguratsu batzuk izan dira Abrerako bloke logistikoa (Bartzelona) eraikitzea, zeinaren % 50 funtzionatzen ari baita dagoeneko, eta Gasteizko bloke logistiko berria hastea.

Espainiari egindako zerga-ekarpena handitu egin da 2015ean, 1.497 milioi euroraino. Guztizko horretatik, 662 milioi euro Gizarte Segurantzari dagozkio; 243, sozietateen gaineko zergari; 509, BEZaren eta PFEZaren bilketari; eta 83, beste zerga eta tasa batzuei.

Eraldaketa teknologiko eta digitalean aurrera

2015ean, Mercadonak aurrera jarraitu du eraldaketa teknologiko eta digitaleko proiektuan; horretarako, bere inbertsioen 90 milioi euro baino gehiago eman ditu. Hori guztia, helburu bikoitzarekin: informazioa langileen esku jartzea, erabakiak har ditzaten, eta bezeroen erosketa-esperientzia hobetzea. Egokitzapen teknologiko horren parte gisa, informazioa aztertzeko sistema bat ezarri du (big data), azkarragoa eta denbora errealekoa; ukipen-balantzak jarri ditu, intuitiboagoak; probak egin ditu zenbait dendatan azken belaunaldiko terminalekin, zeinek aukera ematen baitute jakiteko supermerkatuan une bakoitzean zer stock dagoen.

2016an, berrikuntza digitaleko prozesu horren barruan, datuak prozesatzeko bigarren zentroa eraikitzen hasiko da, Villadangos del Páramon (León). 6 milioi euroko hasierako inbertsioa egitea aurreikusten da. Horrez gain, bere webguneko berringeniaritzari helduko dio, errazagoa, arinagoa eta bisualagoa egiteko. 2015ean, onlineko kanaleko salmentak % 8 hazi ziren, eta 169 milioi euroko fakturazioa eragin zuten fakturazioaren zifra totalean.

Sortutako irabaziak partekatzea

Arrakastak, partekatuz gero, zapore hobea du printzipioari jarraituz, Mercadonak bere langileekin partekatu du, aurten ere, bere mozkinen % 23. 277 milioi euro, helburuengatiko sarien kontzeptuan. Horrez gain, irabazien % 27 (326 milioi euro) Gizarteari itzuli dizkio, zerga gisa; % 40 (495 miloi euro), enpresan inbertitu ditu berriro, baliabide propio gisa; eta gainerako % 10a akziodunen artean banatu du, dibidenduen bidez.

Nekazaritzarako Elikagaien Kate Jasangarria: teoriatik gertaeretara

Mercadonaren Nekazaritzarako Elikagaien Kate Jasangarria (CASPOPDONA) garatzearen aldeko apustuak aurrera jarraitzen du, eta oso eragin positiboa izan du 2015ean Espainiako lehen sektorean. Horren adibide da sektore batzuetako produktibitatean izandako hazkundea; esaterako, arrozarenean, non Arrocerías Pons bitarteko hornitzaileak, Extremadurako eta Valentziako nekazariekin batera, % 15 handitu baitu laboreen errendimendua, eta % 20 murriztu kostuak. Hala, errentagarritasuna handitu da, eta, era berean, ingurumen-inpaktua gutxitu. CASPOPDONAren ondorio da, orobat, COVAP 45 proiektua. Esne-sektorea modernizatzea du helburu, eta, hari esker, 15 abeltzainek baino gehiagok beren landetxeen errentagarritasuna hobetu dute. Adibide horietaz gain, nabarmentzekoa da Unión Martín eta Pescanoah Islas enpresen arrantza-flotetako langile-kopurua handitu egin dela (80 langile baino gehiago ditu). Azpimarragarria da “Girasol” proiektua ere; Sovena eta ASAJA ari dira garatzen, Cuenca probintzian, ekilorearen ekoizpen-prozesua aztertzeko.

Adibide horietan guztietan ikusten denez, Espainiako nekazaritzako elikagaien sektorea modernizatzen eta dinamizatzen laguntzen du, eta, gainera, CASPOPDONAk aukera ematen dio konpainiari bezeroak gustura izateko, kalitate eta freskura-maila goreneko produktuak eskaintzen baitizkie. Hain zuzen ere, 2015ean, dendako eta eguneko 330 kiloko hazkundea izan da, batez beste, produktu fresko (fruta eta barazki), labe, harategi eta arrandegiko atal berrietan.

240 fabrikatik gorako industria-klusterra Espainian

2015ean, Mercadonak indartu egin du gure herrialdearen garapen sozioekonomikoarekiko konpromisoa, industrializazioaren bidez. Horretarako, besteak beste Hacendado, Bosque Verde, Deliplus eta Compy marken produktuak fabrikatzen dituzten bitarteko hornitzaileek 525 milioi euro inbertitu dituzte; gehienak, 67 fabrika berri eta ekoizpen-lerro irekitzeko. Bestalde, 47.100 langile dituzte guztira; 2015ean, 2.600 pertsona sartu ziren.

Inbertsio-plan iraunkor horrek ekarri du Mercadonak eta haren 120 bitarteko hornitzaileek, gaur egun, 240 fabrika baino gehiago izatea Espainian, eta, horri esker, Europako nekazaritzarako elikagaien klusterrik dinamiko eta berritzaileenetako bat osatu du.

Mercadonaren eta haren balio-katearen jarduera ekonomikoak Espainian duen eragina

Urtean zehar, bere jardueraren bitartez Espainiako gizarteari egiten dion ekarpena sendotuz jarraitu du konpainiak. Mercadonaren 2015eko Eragin Ekonomikoa txostenetik ateratako datuen arabera (IVIE Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak egin du txostena), konpainiak eta haren CASPODONA muntaketa-kateak BPGaren % 1,8 egiten dute Espainian (19.500 milioi euro), herrialde osoko enplegu guztien % 3,8 dituzte (640.000 langile), eta Espainian egiten dituzte beren erosketen % 85 (guztira, 15.393 milioi euro).

22016rako konpromisoak

2016an, Mercadonak 650 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du, eta, funtsean, hauetarako erabiliko dira: 60 denda berri irekitzeko, 35 supermerkatu berritzeko, Abrerako bloke logistikoa (Bartzelona) eta Gasteizkoa eraikitzen jarraitzeko, eta eraldaketa teknologikoaren bultzadari eusteko; horretarako, datuak prozesatzeko bigarren zentroa eraikitzen hasiko da, Villadangos del Páramon (León), eta bere webgunea berrituko du.

MERCADONA: 2015EKO DATU ESANGURATSU BATZUK

  2014 2015 Oharrak
Saltokiak 1.521 1.574 53 garbi (60 ireki // 7 itxi)
Salmentak, BEZa barne* 20.161 20.831 +3,3%
Salmenta-unitateak, “kilitroak”** 10.103 10.649 +5,3%
Sortutako aberastasun guztia partekatzea*: 1.118 1.214 +8%
Langilea (helburukako prima)** 263 277 +5%
Zerga-ekarpena* 312 326 +4%
Mozkin garbia* 543 611 +12%
Zerga-ekarpena* 1.484 1.497 +1%
Inbertsioa* 655 651 =
Baliabide propioak* 3.884 4.392 +13%
Konpainiaren langileak, guztira 74.000 75.000 +1.000

* Milioi eurotan

** Milioi kilo/litrotan

 

Juan Roig durante la presentación de resultados de Mercadona de 2015.Juan Roig Mercadonako 2015ko emaitzen aurkezpenean.

Juan Roig durante la presentación de resultados de Mercadona de 2015.Juan Roig Mercadonako 2015ko emaitzen aurkezpenean.

Juan Roig y los Miembros del Comité de Dirección de Mercadona durante la presentación de resultados de Mercadona de 2015.Juan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordea Mercadonako 2015ko emaitzen aurkezpenean.