Espainiako laranjen eta mandarinen 2020ko kanpaina Mercadonan

Mercadonak 200.000 tona Espainiako laranja eta mandarina baino gehiago erosi ditu

2020ko azaroaren 02a
  • Gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, konpainiak Valentziako Erkidegoko, Murtziako Eskualdeko, Andaluziako, Kataluniako eta Kanarietako laranjak eta mandarinak jarriko ditu salgai kate osoan aste honetan.
  • Konpainiak 350 fruta- eta barazki-hornitzailerekin baino gehiagorekin egiten du lan, eta hauek gehituko zaizkie haiei: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma eta Anecoop.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 2020an 200.000 tona Espainiako laranja eta mandarina baino gehiago erostea aurreikusten du. Bolumen handiena laranjena da, 160.000 tona izatea aurreikusten baitu, eta mandarinak, berriz, 45.000 tona baino gehiago izango dira.

Mercadonako laranjak soltean zein 3 kilotik 5 kilora bitarteko sareetan saltzen dira, eta mandarinak, berriz, soltean eta 1 eta 2 kiloko sareetan; mandarina hostodunak ere salgai daude. Lurralde hauetakoak dira: Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Katalunia eta Kanariak.

Hauek dira Mercadonako laranjen eta mandarinen hornitzaileak: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop eta SAT Canarisol.

Mandarinak kate osoan eskuratu daitezke dagoeneko. Laranjak ere eskuratu daitezke Ribarrojako (Valentzia), San Isidroko (Alacant) eta Huévarreko (Sevilla) bloke logistikoek zerbitzatzen dituzten dendetan, eta gainerakoetan, pixkanaka egongo dira salgai aste honetan.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Espainiako laranjak MercadonanEspainiako laranjak Mercadonan.

Mercadonaren Espainiako mandarinak lursaileanEspainiako mandarinak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Mercadonaren Espainiako mandarinak lursaileanMercadonaren Espainiako mandarinak lursailean.

Logo EAktibatu