Tomate Birrinduaren kontserbak, Mercadonaren linealean

Mercadonak 180.000 tona tomate udarekara erosi ditu kontserbetan saltzeko

2020ko irailaren 25a
  • “Nagusiek” (bezeroek) kontserbagarririk eta azukrerik gabeko hiru tomate-mota hauetako bost milioi pote baino gehiago erosten dituzte hilean: Osoa, Zatitua eta Birrindua.
  • Cidacos Totaler Hornitzaileak egiten ditu mota horiek Coriako (Cáceres) eta Puebla de Montalbángo (Toledo) soroetako ekoizpenarekin.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren Kontserbako Tomate Osoaren, Zatituaren eta Birrinduaren bost milioi pote baino gehiago saltzen ditu. Kontserba horiek egiteko, aurten, guztira 180.000 tona erosiko zaizkie Coriako (Cáceres) eta Puebla de Montalbángo (Toledo) ekoizleei.

Estra kategoriako Tomate Udarekara Hacendado markarekin ontziratzeko erabiltzen da, bere sasoian (abuztuaren hasieratik irailaren erdialdera arte) heltze-puntu optimoan bildu eta gero.

Kontserbagarririk eta azukre erantsirik gabe, tomateak sorotik zuzenean iristen dira fabrikara, eta garbitu eta zuritu ondoren, osorik, zatituta edo birrinduta ontziratzen dira. Cidacos enpresa da Hacendadok eskaintzen dituen tomate natural moten Totaler Hornitzailea, eta 400 eta 800 gramoko formatutan saltzen dira supermerkatu-kate osoan.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Bideoa gaztelaniaz

Tomate-kontserbak, Mercadonaren linealean.Tomate-kontserbak, Mercadonaren linealean.

Tomate Birrinduaren kontserbak, Mercadonaren linealeanTomate Birrinduaren kontserbak, Mercadonaren linealean.

Logo EAktibatu