Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Ciudad Realeko Gurutze Gorriari

Mercadonak 10.000 kilo eman dizkie premiazko produktutan erakunde sozialei, hala nola Ciudad Realeko Gurutze Gorriari

2020ko ekainaren 03a
  • Mercadonak erakunde sozialekin duen lankidetza sendotu du, adibidez, Ciudad Realeko Gurutze Gorriarekin, premiazko produktuak emanez, hala nola esnea, galletak, arroza, pasta, kontserbak, babarrunak, zukuak, higiene-produktuak eta abar.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 100 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela-Mantxako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 250 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, Ciudad Realeko probintzian ohiko lankide dituen erakunde sozialekiko dohaintza-prozesua indartu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

José Ruiz Mercadonaren Gaztela-Mantxako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Gaztela-Mantxako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 250 tona elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Rosario Lafuente Espainiako Gurutzeko Gorriaren Ciudad Realeko presidenteak eskerrak eman dizkio Mercadonari, behar handiena dutenekiko duen sentsibilitateagatik eta elkartasunagatik. Zalantzarik gabe, elkartasun horri esker iritsi ahal izan gara behar handiak dituzten hainbeste pertsonarengana.

Eskerrik asko bihotzetik. Izan ere, lankidetza horri eta beste pertsona eta enpresa askoren laguntzari esker bete ahal izan dugu gure helburua: pertsonengandik hurbil egotea; ahulenengandik, batez ere”. Eskerrik asko, berriro ere, nire izenean, Ciudad Realeko Gurutze Gorriaren izenean eta laguntza hori jasoko dutenen izenean.

COVID-19aren osasun-krisiak eragindako osasun-alarma dela eta, Gurutze Gorriak plan berezi bat jarri zuen martxan, Pertsonen beharrei presazko erantzunak emateko — Gurutze Gorriak ERANTZUN—, eta, hari esker, Espainia osoan 1.564.087 pertsona artatu ditugu, eta Gaztela-Mantxan, 57.558.

Ciudad Realeko probintzian, 16.006 lagun artatu dira gaur arte, eta 68.000 erantzun baino gehiago jaso dituzte. Azpimarratzekoa da gizarteratze-arloan 7.000 pertsonari baino gehiagori eman izana laguntza (premiazko ondasunak, laguntza ekonomikoak, sozialki laguntzea, informazio soziala, ostatua, izapide eta kudeaketetarako laguntza, laguntza psikosoziala, etab.) eta osasunaren arloan 10.000 pertsonari baino gehiagori (osasunari eta COVID-19ari buruzko informazioa, laguntza psikologikoa, laguntza farmakologikoa eta osasun-zentroetara laguntzea, batez ere). Bestalde, 400 laguni baino gehiagori lagundu diegu, laneko informazioa eta orientazioa emanez, eta gizarte-arazoak dituzten familietako 600 haurri baino gehiagori, euskarri digitalen bidez hezkuntza-errefortzua eskainiz. Sorospenen eta Larrialdien alorrean, 112ren bidez eskatuta osasun-lekualdaketak egin dira. Horrez gain, etxerik gabeko pertsonei aldi baterako ostatua ematen eta leku haien mantentze-lanak egiten lagundu da. Hori guztia erakundearen ohiko jarduera alde batera utzi gabe, Gurutze Gorriak Ciudad Real probintzian dituen 3.000 boluntarioren lanari esker. Haietatik 600 lagunek baino gehiagok “Gurutze Gorriak ERANTZUN” planean zuzenean parte hartu dute, langile teknikoekin batera.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 5.835 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 5.567 Espainian, eta 268 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Ciudad Realeko Gurutze GorriariMercadonak premiazko produktuak eman dizkio Ciudad Realeko Gurutze Gorriari.

Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Ciudad Realeko Gurutze GorriariMercadonak premiazko produktuak eman dizkio Ciudad Realeko Gurutze Gorriari.

Logo EAktibatu