- 2018aren amaieran, tarta-aukera lantzen hasi zen konpainia; kalitatea eta itxura hobetzea eta berrikuntzak egitea zen helburua.
- Orain, tartak egiten dituzten Totaler Hornitzaileen kopurua handitu du: 2 izatetik 5 izatera pasatu dira.
Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, osatu egin du tarta-aukera. Konpainia 2018aren amaieran hasi zen Mercadonaren tarta-sorta berri bat garatzen, eta, orain arte, 100 koberrikuntza-saio baino gehiago egin ditu “Nagusiarekin” (bezeroarekin). Gaurtik hasita, kate osoan ezarri ditu hobekuntza eta berrikuntza horiek.
Kalitateari lotuta, aldaketa hauek egin dituzte: Tiramisua, tiramisu-zaporeko tarta bat izatetik, Italiako postrearen berdin-berdina izatera pasatu da; San Markos tartaren gorringoa txigortu egin da, eta bizkotxoa hobetu da, zukutsuagoa geratzeko; eta, azkenik, Oihan Beltza tartako trufaren kakao-portzentajea handitu da, txokolate-zapore handiagoa izateko.
Nobedadeen artean, Hiru Txokolateko Tarta Glutenik Gabea —bezeroak etxean prestatzen duen errezeta berarekin egina— Carrot Cake eta Red Velvet nabarmentzen dira. Horrez gain, bezeroek hala eskatuta, Amonaren Tarta handiagoa da orain, errazio gehiago edukitzeko.
Gainera, produktu horiek egiten dituzten Totaler Hornitzaileen kopurua handitu egin da, eta bi izatetik bost izatera pasatu dira. Hauek dira, hain zuzen: Granderroble, Asturiasko Printzerrian eta Errioxan, Horno DeCadaDía, Aragoin, Pastisfred eta Pastry Factory, Katalunian, eta Forno d’Asolo, Italian.
Tartak salgai Mercadonaren supermerkatuan.
Tartak salgai Mercadonaren supermerkatuan.