Mercadonaren % 100 osoko Ogi Txigortua eta moldekoa

Mercadonak % 100 osoko irinaren alde egin du bere Moldeko Ogi Oloduna eta ogi txigortuak egiteko

2021ko irailaren 15a
  • Konpainiak moldeko ogi honen olo-ehunekoa handitu du, gainera, eta azukrea kendu du osagaien zerrendatik.
  • Bi produktu horiek Totaler Hornitzaile hauek egiten dituzte: Moldeko Ogi Oloduna Morato Iberiak, Antequeran (Málaga), eta Ogi Txigortua eta Ogitxo Txigortua Anitin ogi-espezialistak, Carleten (Valentzia) eta Jerez de la Fronteran (Cádiz).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere ogi batzuen errezeta berritu du, eta % 100 osokoa den gari-irinaren alde egin du. Moldeko Ogi Olodunaren kasuan, adibidez, errezeta aldatzeaz gain, olo-ehunekoa % 35era handitu du, eta azukrea kendu du produktuaren osagaietatik. Morato Iberia Totaler Hornitzaileak Antequeran (Málaga) ekoizten du produktu hau, zeina konpainiaren Espainiako saltoki guztietara iristen ari baita poliki-poliki.

% 100 osoko Ogitxo eta Ogi Txigortuak ere aipatzekoak dira. Anitin Totaler Hornitzaileak egiten ditu biak, Carleten (Valentzia) eta Jerez de la Fronteran (Cádiz). Ogitxo Txigortua kateko saltoki guztietan dago dagoeneko, eta bestea urrian bertan iritsiko da.

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren moldeko Ogi Olodunaren eta Ogi Txigortuaren errezeta berriaMercadonaren % 100 osoko Ogi txigortua eta moldekoa.