Mercadonaren Halloweeneko goxoki- eta txokolate-sorta

Mercadonak goxoki- eta txokolate-sorta berritu du Halloweenerako

2021ko urriaren 22a
  • Konpainiak Halloween Saskia eta Goxoki Sorta berri-berri bat jarri ditu bere linealetan, adin guztietako “Nagusiek” (bezeroek) jai hau gozotasunez ospa dezaten.
  • Hauek dira jai honetarako produktu-sorta prestatzeaz arduratu diren hornitzaile espezialistak: Vira Brands (Martorell, Bartzelona), King Regal (Oliva, Valentzia), Cantalou (Frantzia), Mondelez (Erresuma Batua) eta Artesans del Sucre (Errumania).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak dagoeneko badu Hacendadoren Halloween Sorta, produktu berriekin, aurten “Nagusiak” (bezeroak) jai hau bere etxean ospatzeko aukera izan dezan.

Linealetan jarri diren berritasunen artean daude Saskia, Mercadonaren Halloween Goxoki Sorta, goxokizko begi izugarri batzuekin, eta goxokien poltsatxoak.

Beste berritasun bat ere bada: Cadbury Ontzia, bonboi beteen sorta bat duena. Sorta horiek aurreko urteko sortari gehitu zaizkie: Litxarreria Broxetak, Askotariko Txokolateen Poltsa, Txokolatezko Piruletak, Kalabaza-formako irudiak eta Txokolatezko Catrina.

Hauek dira produktu-aukera horien hornitzaile espezialistak: Vira Brands (Martorell, Bartzelona), King Regal (, King Regal (Oliva, Valentzia), Cantalou (Frantzia), Mondelez (Erresuma Batua) eta Artesans del Sucre (Errumania).

Halloweeneko produktu-sorta, Mercadonaren linealeanHalloweeneko produktu-sorta, Mercadonaren linealean.