Beguda de soja amb gust de vainilla Hacendado 0 % sucre disponible a Mercadona

Eroskik banilla-zaporeko soja-edariaren errezeta berritu du, eta azukreak kendu dizkio

2023ko urtarrilaren 19a
  • Gainera, banillaren zaporea sendotu egin du; banilla B12, B2 eta D bitamina-iturria da.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, bezeroei entzun ondoren, Hacendado banilla-zaporeko soja-edariaren errezeta berritu du, eta azukre erantsiak kendu dizkio saski orekatua lortzeko. Era berean, banillaren zaporea sendotu egin du; banilla B12, B2 eta D bitamina-iturria da.

Mercadonaren banilla-zaporeko soja-edaria hutsik edo kafearekin edo kakaoarekin nahasita kontsumitzen da. Joan den urtearen erdialdean hobetu genuen, eta Hacendado markarekin eskura daiteke konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 eta gehiago dendetan.

Kalitate gorena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak kalitate gorena prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez egiten da, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Hacendado banilla-zaporeko soja-edaria, % 0 azukrekoa, Mercadonan eskuragarriHacendado banilla-zaporeko soja-edaria, % 0 azukrekoa, Mercadonan eskuragarri.