Mercadonaren zatikako Gaztatxoak

Mercadonak zatikako Gaztatxoen kalitatea hobetu du

2021ko azaroaren 02a
  • Konpainiak erreferentzia honen errezeta hobetu du. Orain krematsuagoa eta zapore handiagokoa da, eta kontserbagarri gutxiago ditu.
  • Produktu hauek Grupo Fromageries Bel eta Quesería Menorquina Totaler Hornitzaikeek egiten dituzte.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado markako zatikako Gaztatxoen kalitatea hobetu du, errezeta hobetuz; orain krematsuagoak eta zapore handiagokoak dira, eta kontserbagarri gutxiago dute.

“Nagusiek” –hala deitzen die konpainiak etxean bezeroei– eskuratu daitezkeen hiru erreferentziak aurki ditzakete Txarkuteriako hotz-muralean: Ohiko Gaztatxoak, 24 aleko formatuan saltzen direnak; Light Gaztatxoak, koipetan % 37 koipe gutxiago dutenak; eta Laktosarik Gabeko Gaztatxoak, zeinak laktosarekiko intolerantzia dutenei irtenbide bat emateko asmoz gehitu baitira sortara.

Light Gaztatxoak eta Laktosarik Gabeko Gaztatxoak Grupo Fromageries Bel Totaler Hornitzaileak egiten ditu. Ohiko Gaztatxoak, berriz, Quesería Menorquina Totaler Hornitzaileak egiten ditu. Horrek erakusten du Mercadonak produktu bakoitzean espezializatutako hornitzaileekin lan egiteko konpromisoa hartu duela.

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren zatikako Gaztatxoak.Mercadonaren zatikako Gaztatxoak.