Fruta Potetxoak Mercadonaren supermerkatu batean

Mercadonak Hacendado markaren Fruta Potetxoen kalitatea hobetu du

2021ko azaroaren 12a
  • Konpainiak barietateen sorta zabaldu eta errezeta berritu du, naturalagoak izan daitezen; ez dute ez almidoirik ez kontzentratuetatik abiatutako zukurik.
  • Alimentación y Nutrición Familiar Totaler Hornitzailek egiten du produktu hau Carleten dituen instalazioetan (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak  Hacendado markako Fruta Potetxoen  kalitatea hobetu du, are naturalagoak izan daitezen; ez dute ez almidoirik ez kontzentratuetatik abiatutako zukurik. Gainera, estalki bat dute, ireki ondoren errazago kontserbatzeko.

Mercadonaren Fruta Potetxoak  Alimentación y Nutrición Familiar Totaler Hornitzailek egiten ditu Carleten dituen instalazioetan (Valentzia), eta zenbait barietate eskaintzen ditu: Bi Fruta; Bost Fruta; Lau Fruta oloarekin; Banana, Laranja eta Galleta; eta Koktel Tropikala. Horiei beste hauek gehitu zaizkie orain: Madaria eta Sagarra.

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Fruta Potetxoak Mercadonaren supermerkatu bateanFruta Potetxoak Mercadonaren supermerkatu batean.