Mercadonaren Arroz- eta Arto-talotxoen barietateak

Mercadonak hobetu egin du bere Arroz- eta Arto-talotxo Txokolatedunen kalitatea

2022ko urtarrilaren 24a
  • Talotxoek txokolatezko bainu homogeneoa dute orain, eta horrek handitu egiten du mokadu bakoitzaren zaporea. Produktu honen 125.000 unitate baino gehiago saltzen dira egunean barietate guztien artean.
  • Cerealto Siro Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau Venta de Baños-en (Palentzia) dituen instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Hacendado Arroz- eta Arto-talotxoak jartzen ditu “Nagusi”en (bezeroa) esku, eta, orain, hobetu egin du arroz-talotxoen kalitatea, haien barietate guztietan, hau da Txokolate Beltza, Txokolate esneduna eta Txokolate zuria eta jogurta duten barietateetan. Txokolate Beltza duten Hacendado Arto-talotxoen kalitatea ere hobetu du, mokadu bakoitzaren zaporea hobetzen duen bainu homogeneo baten bidez.

Produktu honen 125.000 unitate baino gehiago saltzen dira egunean barietate guztien artean. Gainera, produktu hau ezin hobea da otordu artean jateko edo mokadutxo bat egin nahi dugunerako, formatu eroso eta eramangarria baitu. Cerealto Siro Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau Venta de Baños-en (Palentzia) dituen instalazioetan.

Kalitate onena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren Arroz- eta Arto-talotxoen barietateakMercadonaren Arroz- eta Arto-talotxoen barietateak.