- Barietate hauek berritu ditu: Classic, Descafeinado, Forte, Extraforte eta Latte, kate guztian eskura daitezkeenak, eta Galão, Portugalen eskura daitekeena.
- Produktu hau Cocatech Totaler Hornitzaileak egiten du, Naiarako (Errioxa) instalazioetan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren dosi bakarreko kapsulen kalitatea hobetu du, kafeari gorputz, zapore eta usain gehiago emateko, baita krema gehiago ere, “Nagusi”ek (bezeroek) nahi duten bezala.
Barietate hauek berritu ditu: Classic, Descafeinado, Forte, Extraforte eta Latte, kate guztian eskura daitezkeenak, eta Galão, Portugalen eskura daitekeena. Produktu hau Cocatech Totaler Hornitzaileak egiten du, Naiarako (Errioxa) zentroan, eta 16 unitateko kutxatan eskaintzen du.
Erabateko Kalitatea preziorik onenean
Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.
Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Hainbat barietatetako dosi bakarreko kapsulak, Mercadonaren linealean.