Hacendado turroien lineala Mercadonan

Mercadonak bere 14 turroiren kalitatea indartu du, errezeta eta formatu berriak erabilita

2021ko abenduaren 10a
  • Bat nabarmentzekotan, turroi gogorraren hobekuntza nabarmenduko genuke, enpresak handitu egiten baitu almendra-portzentajea.
  • Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak egiten ditu produktu hauek Xixonako instalazioetan (Alacant).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, “Onena onena oparitzeko” Gabonetako kanpainaren barruan —non produktu batzuk hautatzen baititu “Nagusi”ek (bezeroek) beren etxeko eta ingurukoei eskaini ahal izateko—, Hacendado turroietako 14ren kalitatea hobetu du, errezeta eta formatu berriekin.

Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak Xixonan (Alacant) dituen instalazioetan egiten dituen gozoki horien hobekuntzen artean, nabarmentzekoa da turroi gogorraren errezeta aldatu dela, almendra-portzentajea handitu baita; kakahuete frijituzko turroi eztidunaren kasuan, osagai horren txigortzea hobetu da; kokozko turroiari, berriz, testura hobetu zaio, eta, 150 gramo izan beharrean, 200 gramo ditu orain.

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Hacendado turroiak Mercadonaren linealeanTurroien lineala Mercadonan.