Comportillo Errioxako Ardo Beltza, Mercadonaren linealean

Arteso eta Comportillo Errioxako ardo beltzen zaporea eta gorputza indartu ditu Mercadonak

2021ko abenduaren 17a
  • Hala Comportillo urtekoak eta onduak nola Arteso erreserbakoak eta onduak beren errezeta birformulatu dute.
  • Bodegas Ontañón Totaler Hornitzaileak egiten ditu ardo hauek, Errioxan dituen mahastietan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, “Onena, onena oparitzeko” Gabonetako kanpainaren barruan —non produktu batzuk hautatzen baititu “Nagusi”ek (bezeroek) beren etxeko eta ingurukoei eskaini ahal izateko—, Arteso eta Comportillo Errioxako ardo beltzen kalitatea indartu du.  Bi ardo horiek Bodegas Ontañón Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Errioxan dituen mahastietan, eta dagokien jatorri-deitura dute. Zaporea, azidotasuna eta gorputza izan dira hobetu diren hiru ezaugarri nagusiak, bai Mercadonaren Comportillo urtekoan eta onduan, bai Mercadonaren Arteso erreserbakoan eta onduan.

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Comportillo Errioxako Ardo Beltza, Mercadonaren linealeanComportillo Errioxako Ardo Beltza, Mercadonaren linealean.

Comportillo Errioxako Ardo Beltza, Mercadonaren linealeanArteso Errioxako Ardo Beltza, Mercadonaren linealean.