Elixir d’Automne gorputzerako bilduma, edizio mugatukoa, Mercadonan

Mercadonak gorputzerako produktu-lerro bat atera du, edizio mugatukoa, udazken-lurrinekoa

2021ko azaroaren 10a
  • Kateko saltoki guztietan dago salgai bilduma, izakinak agortu arte.
  • RNB eta Jesús Gómez Totaler Hornitzaileek egingo dute lerro berria. Lehenak La Pobla de Vallbonan (Valentzia) eta bigarrenak Rafelbuñolen (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak gorputzerako edizio mugatuko produktu-lerro berri bat jarri du salgai publiko guztientzat: Deliplusen Elixir d’Automne; produktu guztiek dute udazken-lurrin bera. Azaroaren hasieran jarriko da salgai konpainiako Lurrindegian, izakinak agortu arte. Zortzi produktuk osatzen dute lerroa, guztiak ere osagai naturalez eginak. Ontzi dotore eta praktikoetan datoz.

Produktu hauek osatzen dute Mercadonaren Elixir d’Automne bilduma: esku-krema, eau de toilettea, gorputzeko esfoliatzailea, bainurako gela, eskuetako xaboia, gorputzerako gurina, bainu-gatzak eta gorputzeko olioa. Hainbat formatu eta testura dituzte, baina guztiek dute udazken-lurrin berdina, bergamota eta fruitu gorrien ukitukoa, lore-usaineko muina eta atzealde zurkara eta krematsuarekin.

Jesús Gómez Totaler Hornitzaileak bainu-gatzak egin ditu, Rafelbunyolen dituen instalazioetan (Valentzia). RNB, berriz, lerroa osatzen duten gainerako produktuak egiten ditu, La Pobla de Vallbonako instalazioetan (Valentzia); hornitzaile horrek ingurumen-jasangarritasunaren alde egiten du, % 100 plastiko birziklatua erabiltzen baitu gurinaren, olioaren, esfoliatzailearen, bainurako gelaren eta eskuetako xaboiaren ontzi eta bilgarrietan.

Elixir d’Automne gorputzerako bilduma, edizio mugatukoa, MercadonanElixir d’Automne gorputzerako bilduma, edizio mugatukoa, Mercadonan.