Espainiako laranjaren kanpainaren hasiera Mercadonan

Mercadonak Espainiako laranjen kanpaina abiatu du

2021ko urriaren 28a
  • Urriaren 8an, Mercadonak Espainiako zitrikoen kanpaina abiatu zuen Oronules mandarinarekin, eta gaur, urriak 28, jatorri nazionaleko laranjak hasi dira dendetara iristen.
  • Gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, konpainiak Valentziako Erkidegoan, Murtziako Eskualdean, Andaluzian, Katalunian eta Kanarietan ekoitzitako 200.000 tona laranja eta mandarina baino gehiago erosi ditu.
  • Konpainiak 350 fruta- eta barazki-hornitzailerekin baino gehiagorekin egiten du lan, eta haiei orain laranja- eta mandarina-hornitzaile hauek gehituko zaizkie: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop, SAT Canarisol, Agronostrum, Frutas Plasencia, Hermanos Torres y Sucesores, Lasarte, AM Fresh Spain Citrus, Alcafruit, Vicente Giner, Agrios Selectos, V-Ros, Frutas Poveda, Tana, Frugarva, Mundosol eta Perales y Ferrer.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Espainiako zitrikoen kanpaina abiatu zuen urriaren 8an (ostirala) Oronules mandarinarekin, eta, urriaren 28tik aurrera, Espainiako laranja bere denda guztietan sartuko da, apurka. Gainera, aste honetan konpainia Espainiako limoiak ere eskaintzen hasi da bere Nagusiei (bezeroak).

2021ean, Mercadonak 200.000 tona laranja eta mandarina baino gehiago erosiko ditu. Bolumen handiena laranjena da, 170.000 tona izatea aurreikusten baitu, eta mandarinak, berriz, 45.000 tona baino gehiago izango dira. Limoien kasuan, 20.000 tonara iritsiko da.

Mercadonaren Espainiako laranjak soltean zein 3 kilotik 5 kilora bitarteko sareetan salduko dira, eta mandarinak, berriz, soltean eta 1 eta 2 kiloko sareetan; mandarina hostodunak ere salgai egongo dira. Limoiak kilo bateko sareetan eta soltean eskainiko dira. Zenbait barietate daude, toki hauetakoak: Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Katalunia eta Kanariak.

Zitriko horiek estatuko hornitzaile hauenak dira: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop, SAT Canarisol, Agronostrum, Frutas Plasencia, Hermanos Torres y Sucesores, Lasarte, AM Fresh Spain Citrus, Alcafruit, Vicente Giner, Agrios Selectos, V-Ros, Frutas Poveda, Tana, Frugarva, Mundosol eta Perales y Ferrer.

Mercadonak Espainia osoko 2.500 nekazariri baino gehiagori erosten die, eta konpromiso sendoa du lehen sektorearekin. Horregatik, duela urte batzuetatik, Mercadonak merkaturatzen dituen laranjen % 90 baino gehiago Espainiakoak dira.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Espainiako laranjakEspainiako laranjak.

Espainiako mandarinak Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanEspainiako mandarinak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Frutinter-eko langile bat, Espainiako soro batean zitrikoak biltzenFrutinter-eko langile bat, Espainiako soro batean zitrikoak biltzen.