Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Enplegua Mercadonaren Informatika Sailean

Mercadonak 200 informatikari hartu ditu, eta, aurreikuspenen arabera, beste 200 hartuko ditu datozen hilabeteetan

2019ko irailaren 04a
  • Lau hilabetean, konpainiak 10.000 eskaera baino gehiago jaso ditu Informatika Sailean sartzeko; sail horren ardura da Eraldaketa Digitalaren Proiektu handia bizkortzea.
  • 2020ko martxoa bitarte jarraituko du prozesuak, beste 200 pertsona kontratatzeko.
  • Eraldaketa digitalaren prozesuaren barruan, urtean 150 milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du konpainiak, tresna eta prozesu informatikoak hobetzearren.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmenten konpainiak, 200 pertsona hartu ditu Informatika Sailean lau hilabetean, saila sendotzeko, joan den apirilean talentuak erakartzeko prozesu bat hasi zuenetik. Denbora horretan, konpainiak 10.000 eskaeratik gora jaso du eskatzen ziren profiletarako. Talentuak hautatu eta hartzeko estrategia hori Giza Baliabideen Sailak gauzatu du, konpainiak diseinatutako Eraldaketa Digitalaren Plan handiaren barruan; konpainiak urtean 150 milioi euro bideratuko ditu tresna, prozesu eta irtenbide informatikoak hobetzeko.

Enplegua sortzeko prozedura horrek zabalik jarraituko du gutxienez 2020ko martxoa arte, 200 lanpostu berri betetzeko, eta konpainiaren eraldaketa digitalaren proiektua sustatzen jarraitzeko, irtenbide informatikoen bitartez; izan ere, irtenbide informatiko horiek erabakiak hartzeko prozesua erraztuko dute, eta prozesuen eraginkortasuna eta bizitasuna hobetuko dituzte datu bakar eta egiazkoekin.

Nabarmentzekoa da Sothis enpresa teknologikoarekin batera egin den prozesua –Angels inbertsio-sozietateak parte hartu du prozesuan–, enpresa horretako 40 pertsona, dagoeneko konpainiaren hainbat prozesutan lan egiten zutenak, Mercadonan sartu baitira. Langile horiek hartuta, Mercadonaren Informatika Saila 700 pertsonak osatzen dute; diziplina anitzeko profesionalak dira, espezialitate hauetakoak: software-ingeniaritza (bai FrontEnd, bai BackEnd), Cloud, Site Reliability, proiektu-arduradunak, enpresa-arkitektura, sistema-kudeatzaileak, eragiketak, analitika, IoT eta informatika-segurtasuna.

Bai lehendik taldean zeuden pertsonek, bai hautatuak izango direnek, erronka berri honi heltzeko aukera izateaz gain, profesionalki hazteko aukera izango dute Mercadonaren proiektuan. Plan honek pertsonen alde egiten du, eta garapenean oinarritutako eta garapena ahalbidetzeko giza baliabideen politika bat du.

Langile berriek kontratu finkoa izango dute lehen egunetik hasita, gaur egun konpainia osatzen duten gainerako 87.000 langileek bezala; trebakuntza-plan espezifikoak izango dituzte; eta, epe ertainera, ardura gehiagoko lanpostu batean aritzeko aukera izango dute, Mercadonaren ezaugarri den barne-sustapeneko politikari esker. Hain zuzen ere, 2018an 860 langilek baliatu dute aukera hori.

Hona hemen Informatikako Erosketa Dibisioko zuzendari Aquilino Lópezek esandakoa: "Mercadonak eskerrak ematen dizkie hautaketa-prozesuan parte hartu duten guztiei; 10.000 pertsonatik gora izan dira. Prozesuak irekita jarraitzen du, talentuak eta kalitatea gehitzen jarraitzearren eraldaketa digitala gauzatzeko bidean. Erronka teknologiko horrekin, gure 'Nagusien' betebeharrak ase nahi ditugu, eta eraginkortasunera eta bizitasunera bideratu nahi dugu Mercadona, erabaki onena hartzeko aukera emango diguten datu bakar eta egiazkoak aztertuta ".

Enplegu-atarian ikus ditzakezu lan-eskaintzak.

Mercadonaren Informatika Sailerako hautaketa-prozesua zabalik Alicia Sena, Informatika Saileko langile berrietako bat, konpainiaren prozesu logistikoei buruzko prestakuntzanAlicia Sena, Informatika Saileko langile berrietako bat, konpainiaren prozesu logistikoei buruzko prestakuntzan.

Ángel Mármol, lehen planoan, Informatika Saileko langile berrietako bat, konpainiaren dendako prozesuei buruzko prestakuntzanÁngel Mármol, lehen planoan, Informatika Saileko langile berrietako bat, konpainiaren dendako prozesuei buruzko prestakuntzan.