- Konpainiak 6-9 urte bitarteko haurrentzako maskara higieniko ez-berrerabilgarriak jarri ditu “Nagusi”en (bezeroen) eskura.
- Joan den maiatzaren amaieran helduentzako maskarak salgai jarri eta gero, bezero guztien beharrak ase nahi ditu.
Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, 6-9 urte bitarteko haurrentzako maskara higieniko ez-berrerabilgarriak jarriko ditu salgai gaurtik aurrera. “Nagusi”en (bezeroen) beharrei erantzuteko, berrikuntza hau kateko denda guztietan (1.600 baino gehiago) jarriko da gaur martxan.
Mercadonaren Haurrentzako Maskara Higienikoak DIasia Biomedical Technology hornitzaileak fabrikatu ditu, eta polipropileno-ehunez eta propileno puztuaz (barruko iragazlea) egindako hiru geruzaz osatuta daude. 10 aleko kaxatan saltzen dira, 5,40 euroan kaxa. Maskara hauek UNE 0064-2:2020 araua betetzen dute, eta 4 orduz erabil daitezke gehienez. Maskara erabiltzen den bitartean eskuekin ez ukitzea gomendatzen da, eta, hondatzen edo bustitzen bada, beste maskara batekin ordeztu behar da.
Produktu berri honekin, Mercadonak helduentzako maskarak (maiatzaren amaieran hasi zen merkaturatzen) nahiz haurrentzakoak eskaintzen ditu bere linealetan.
Ainhoa Herrero Mercadonako Fitoterapiako eta Parafarmaziako Produktuetako espezialistak adierazi duenez, «konpainiak “Nagusiei” (bezeroei) etengabe entzuteko duen jarrera funtsezkoa izan da gure linealetan Haurrentzako Maskara Higienikoak sartzeko prozesuan, gure dendetan hautemandako behar hori asetzea helburu bakartzat harturik».
Haurrentzako Maskara Higienikoak Mercadonaren linealean.