- Konpainiak FFP2 NR Maskara Autoiragazle (ez-berrerabilgarriak) jarri ditu “Nagusi”en (bezeroen) eskura, haien beharrak asetzeko.
- Modelo honek bost geruza ditu, eta partikulak iragazteko % 94ko edo gehiagoko ahalmena du.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Deliplus FFP2 NR Maskara Autoiragazle (ez-berrerabilgarriak) jarri ditu salgai kateak Espainian dituen dendetan (1.600 baino gehiago), “Nagusi”en (bezeroen) beharrei erantzuteko.Modelo honek bost geruza ditu guztira, eta partikulak iragazteko % 94ko edo gehiagoko ahalmena du.
Produktu hau, zeina aste honetan kate osora zabalduko baita, Mercadonak lehendik dituen hauei gehitu zaie: helduentzako maskara higienikoak —2020ko maiatzean hasi zen konpainia merkaturatzen— eta haurrentzako maskara higienikoak —joan den uztailetik daude salgai—.
FFP2 maskarak, Mercadonaren linealean.