- Produktu berri hau formula % 75 hidroalkoholiko batez inpregnatuta dago, larruazala sakon garbitzeko.
- Ubesol Totaler Hornitzaileak Valentzian ekoizten du produktu berri hau, Atzeneta d’Albaida herrian.
Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlinekoen konpainiak, eskuetarako Deliplus toallatxo hidroalkoholikoak eskaintzen ditu bere supermerkatuetan (1.636 baino gehiago), eta dagoeneko 12.000 ale saltzen ditu eguneko.
Produktu berri honek % 75 alkohol du, eta, horri esker, larruazala sakon garbitzen du; glizerina ere badu, eskuak are leunago izateko. Mercadonaren toallatxo hezeak dosi bakarreko 22 zorro dituzten kaxatan saltzen dira, eta, formatu horri esker, edozein une eta tokitan erabil ditzake “Nagusiak” (bezeroak).
Erreferentzia hori kateko supermerkatu guztietako Lurrindegian aurkitu daiteke. Deliplus marka du, eta Ubesol SL Totaler Hornitzaileak ekoizten du Valentzian, Atzeneta d’Albaidako instalazioetan.
Mercadonaren toallatxo % 75 hidroalkoholikoak azken hilabeteetan konpainiak gehitu dituen berrikuntzetako bat dira; berrikuntza horietako batzuk dira, adibidez, % 70eko alkohol lurrindun esprai-erakoa, edozein gainazal urik gabe sakon garbitzeko egokia, eta erabilera anitzeko toallatxoak, horiek ere Ubesol SL Totaler Hornitzaileak ekoitziak.
Toallatxo % 75 hidroalkoholikoak, Mercadonaren linealean.