Hacendadoren Mixbeans Edamame & Soja snacka berria

Mercadona edamamezko eta sojazko snack osasungarri berriaren 6.000 ale saltzen ari da egunean

2020ko uztailaren 20a
  • Nutrizioaren aldetik, oso konpletoa da, eta “Nagusiak” (bezeroa) zaporea eta ematen duen asetze-sentsazioa nabarmentzen ditu, proteina eta zuntz asko baitu, eta gatz gutxi.
  • Menken Orlando Totaler Hornitzaileak garatu du mokadua.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, snack osasungarrien sorta indartu du Hacendadoren Mixbeans Edamame & Soja berriekin; egunean 6.000 ale inguru saltzen dira. Sojazko leka zuri, berde eta beltz txigortu eta gazituen nahasketa bat da.

Berrikuntza hau asko balioesten dute bezeroek, mokadu osasungarria baita, eta egokia eguneko edozein unetan jateko edo plater eta entsaladetan gehitzeko, ukitu kurruskaria emanez.

Nutrizioaren aldetik, oso konpletoa da, eta proteina eta zuntz asko duenez, oso asegarria. Rotterdameko (Herbehereak) Menken Orlando Totaler Hornitzaileak egiten du, eta 100 gramoko poltsetan saltzen da.

Hacendadoren Mixbeans Edamame & Soja snacka berriaHacendadoren Mixbeans Edamame & Soja snack berria.

Logo EAktibatu