Osoko talotxoak Mercadonaren supermerkatu batean

Mercadonak bere % 100 Osoko Talotxoen salmenta egonkortu du, eta % 45 gehiago saltzen du orain

2022ko urtarrilaren 12a
  • Erabilera askoko produktu bat dira; izan ere, fajitak eta burritoak prestatzeko balio izateaz gain, pizza-oinarri gisa edo bustitzeko snack gisa ere erabil daitezke talotxo hauek.
  • Delibreads Totaler Hornitzailek egiten du produktu hau, Llírian dituen instalazioetan (Valentzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, 2019an Hacendado % 100 Osoko Talotxoetan % 100 osoko irina erabiltzen hastea erabaki zuenez geroztik, egonkortu egin du produktu horren salmenta, eta % 45 gehiago saltzen du orain.

Mercadonaren % 100 Osoko Talotxoak erabilera askoko produktu bat dira, fajitak eta burritoak prestatzeko balio izateaz gain pizza-oinarri gisa edo bustitzeko  snack gisa ere erabil baitaitezke. Delibreads Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu Llíriako instalazioetan (Valentzia).

Kalitate onena prezio txikienean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak erabateko kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Osoko talotxoak Mercadonaren supermerkatu bateanOsoko talotxoak Mercadonaren supermerkatu batean.