- Azken jaietan, kateak 5,3 milioi kilo turroi saldu zituen, eta aurten kanpaina on bat egiteko prestatu da.
- Aurtengo berrikuntza nagusia txokolate zurizko turroi limoiduna da, “Nagusiekiko” (bezeroekiko) Koberrikuntza Ereduaren emaitza.
- Xixonako (Alacant) Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak egiten ditu Mercadonaren marka propioko turroiak.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren turroi-aukera askotariko batekin hasi du aurten ere Gabonetako kanpaina, “Nagusien” beharrak asetzeko (bezeroei horrela deitzen die). Horretarako, Xixonako (Alacant) Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak egindako marka propioko 30 erreferentzia inguru ditu. Hornitzaileak hogei urte baino gehiago daramatza Hacendado markako turroiak egiten.
Kanpaina honetan, zaporeen testura hobetu egin da, almendrak uniformeago txigortu baitira turroi gogorretan, eta krematsuagoa baita txokolatezko turroi kurruskaria. Gainera, Koberrikuntza Ereduaren bidez, zeinaren funtsa baita “Nagusien” beharrak atzematea haiekin esperientziak trukatuz eta zapore desberdinak probatuz, kanpaina honetan txokolate zurizko turroi limoiduna merkaturatu du, bezeroen gustuen joera berriei erantzuteko.
Iazko kanpainan, Alacanteko gozoki preziatu horren 5,3 milioi kilo baino gehiago saldu zituen kateak, eta aurten ere kanpaina ona izatea espero du. Produktu-aukeran gehien saltzen direnen artean, nabarmentzekoak dira Hacendado txokolatezko turroi kurruskaria (egunean 65.400 ale baino gehiago saltzen dira) eta turroi biguna (egunean 40.900 ale baino gehiago saltzen dira).
Askotariko turroiak Mercadonaren linealean.
Txokolate Zurizko turroi Limoiduna, Mercadonaren nobedadeetako bat.