Mercadonaren Mini Turroien aukera

Mercadonak egokitu egin du Mini Turroien aukera, “Nagusi”en (bezeroen) iritzia entzun ondoren

2021ko azaroaren 29a
  • Turroi gogorra, biguna, gorringo txigortuzkoa eta txokolate kurruskarizkoa daude aukeran, eta kantitateak “Nagusi”aren kontsumora egokituak daude.
  • Produktu hau Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak egiten du Alacanten, Xixonako instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren Mini Turroien tamainak egokitu ditu “Nagusi”ari (bezeroari) entzun ondoren, turroi-mota bakoitza desberdin kontsumitzen duelako.

Orain, 15 zatiko produktu-aukera bat aurkitu dezake bezeroak, honela osatua: gorringo xigortuaren 3 zati, eta turroi gogorraren, turroi bigunaren eta txokolate kurruskarizkoaren launa. Mokadu guztiak Sanchis Mira Totaler Hornitzaileak egiten ditu Alacanten, Xixonako instalazioetan. Bestalde, turroi-mota bakar bat nahi izanez gero, baina zatika kontsumitzeko erosotasunarekin, bezeroak baditu aukeran zapore bakar bateko 8-10 zatiko paketeak ere.  

Erabateko Kalitatea preziorik onenean

Mercadonak 1993an jarri zuen martxan SPB (Beti Prezio Baxuak) estrategia, ikusirik ezen gehien saltzen ziren produktuak Erabateko Kalitatea prezio onenean zuten produktuak zirela, beti ordena horretan, eta ez prezioa behin eta berriz aldatzen zaienak. Urte hauetan guztietan, enpresak kalitatearen aldeko apustua egin du etengabe. Hori da kateko sail guztiek egunero izaten duten erronka nagusietako bat, eta hori bultzatzea aukera argia da “Nagusi”ari (bezeroari) produktu bereizgarriak eskaintzen jarraitzeko, banan-banan.

Eta hori guztia kontsumo kontziente eta kritikoa sustatzen duen estrategia baten bidez, zeina gizarte- eta ingurumen-irizpideen arabera gidatzen baita, eta helburu argi bat baitu: kalitate goreneko produktuen kontsumoa bermatzea, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez, eta, hala, planeta honetan bizi diren pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

Mercadonaren Mini Turroien aukeraMercadonaren Mini Turroien aukera.