Estetoskopiodun medikua

Medikuentzako lanpostu hutsak Mercadonan

2017ko urriaren 11

Medikuentzako lan eskaintza Mercadonan

Medizinan Lizentziatuak edota Graduatuak txertatu behar ditu Mercadonak Alacant, Albacete, Burgos, Cuenca, Huelva, Madril eta Iruñean.

Oso aktibo baliotsua da Mercadonako langilea. Mercadonak zerbitzuaren bikaintasunarekin engaiaturik dagoen langile taldea nahi du, oso motibatua eta konpainiaren ikuspegiarekin lerrokatua, egitasmo komunaren helburuak betetze aldera. Guztion ideien eta esfortzuaren emaitza da gaurko Mercadona: Talentuz betetako taldea.

Mercadonak 79.000 pertsonak osatutako langile taldea du egun, eta enplegu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzeagatik aintzatetsia den Giza Baliabideen politika darabil, beste balio batzuen artean. Politika bereizgarri honi esker, talde bateratua, talentuz betea, eta etengabe hobetzeko gaitua du Mercadonak.

Mercadonaren Giza Baliabideen politika aintzatetsi du Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE), eta Banaketaren sektoreko lehen enpresa da Merco Talento sailkapenean zein Adeccoren “Bertan lan egiteko enpresa zoriontsuenak” inkestan.

Lan baldintzak Mercadonan

Alacant, Albacete, Burgos, Cuenca, Huelva, Madril eta Iruñerako Medizinan Lizentziatuak edota Graduatuak bilatzeko Mercadonak plazaratu dituen lan eskaintza ezberdinetan interesa dutenek gure web-orriko Enplegua atalean kontsulta ditzakete baldintzak, eta Curriculuma bertan erregistratu.