Mercadonaren Valdebernardoko dendaren kanpoaldea

Madril - Mercadonak supermerkatu eraginkor berria ireki du Valdebernardon

2022ko azaroaren 30a
  • Supermerkatuan 48 langile ari dira lanean, enplegu egonkor eta kalitatekoarekin, eta 4,5 milioi euroko inbertsioa egin da hura eraikitzeko. 45 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 290 langile aritu dira lanean fase horretan.
  • Denda jasangarri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen dio; beraz, erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 murrizten. Gainera, 6.25 denden sarean sartu da, zeinak plastikoa murriztea eta ekonomia zirkularra bultzatzea baitu helburu.
  • Saltoki berri honekin, konpainiak 197 supermerkatu ditu Madrilgo Erkidegoan, eta haietako 171k ezarria dute jada denda eraginkorraren eredu berria.

Este novo supermercado conta con novidades en todas as súas seccións. Por exemplo, dispón de lineais específicos de leite fresco e zumes refrixerados, unha nova chacinería con xamón cortado con coitelo e envasado, unha góndola central na perfumería para a cosmética especializada, un servizo de zume de laranxa acabado de espremer, especialidades de sushi, unha nova sección de forno con rebandadora de pan e pastelería refrixerada ou unha nova exposición na peixería para os produtos de cuncha, entre outras novidades.

Atal guztietan ditu berrikuntzak saltoki berriak. Besteak beste, baditu esne freskoarentzako eta zuku hoztuentzako berariazko linealak, urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi-espezialitateak; labeko atal berria, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, Jateko Prest atala jarri da saltokian, eta jateko prest dauden platerak eskaintzen dira bertan. Plater horiek material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatuek, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria dute, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “Nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten, edari hotzez lagunduta; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkor berri honek 1.700 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era.  Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagun eta esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira.

Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan / Madrilen

2021eko ekitaldiaren amaieran, Mercadonak 2.403 milioi euroko erosketa-bolumena izan du Madrilgo Erkidegoan. Kopuru hori konpainia Madrilgo ekoizle-sarearen alde egiten ari den lan iraunkorraren isla da.  2021aren bukaeran, 11.410 langile zituen konpainiak Erkidegoan, guztiak enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin.

Denda eraginkorraren eredu berriari dagokionez, Madrilgo Erkidegoa 2017an hasi zen ezartzen, Arganda del Rey eta Fuente el Saz de Jarama udalerrietan kokatutako supermerkatuak berrituz.  Gaur egun, konpainiak 197 supermerkatu ditu Madrilgo Erkidegoan, eta haietako 171k ezarria dute jada eredu berria.

Mercadonaren Valdebernardoko dendaren kanpoaldeaMercadonaren Valdebernardoko dendaren kanpoaldea.