Limoi-barietate berria Mercadonan

Limoi-barietate nazional berria Mercadonaren supermerkatuetan

2020ko apirilaren 14a
  • Urtero bezala, sasoi honetan Verna barietateko zitrikoa dator Primofiori barietatea ordeztera; biak ere Murtziako, Valentziako Erkidegoko eta Andaluziako lurretatik datoz.
  • Barietate hau handiagoa da, azal zimurragokoa, mutur puntaduna, zuku askokoa eta usain eta zapore freskokoa.
  • Barietate hau pixkanaka sartuko dugu astelehenean, apirilaren 13an, hilaren 20ra bitartean. Hortik aurrera, ekainaren hasierara arte egongo da eskura kate osoan.

Mercadonak, supermerkatu fisiko eta onlineko salmentako supermerkatuen kateak, apirilaren 13tik aurrera Espainiako eta Portugaleko ia denda guztietan eskainiko ditu Verna barietateko limoiak, eta apirilaren 20tik aurrera kate osoan egongo dira eskuragai. Urtero bezala, garai honetan zitriko horrek Primofiori barietatea ordezkatzen du; biak ere Murtziako, Valentziako Erkidegoko eta Andaluziako lurretatik datoz.

“Garai hauek limoiak bezain garratzak izan ez daitezen, atera diezaiegun zukua”

Limoi hauek ekainaren hasierara arte eskuratu ahal izango dira, eta ezaugarri hauek dituzte: handiagoak dira, azala zimurragoa eta lodiagoa dute, mutur puntadunak dituzte, usain eta zapore freskoa, eta zuku askokoak dira. Konpainiak produktu honen 25 milioi kilo inguru saldu zituen 2019an, eta egun hauetan eskaera handia izaten da, ezaugarri paregabeak dituelako.

Jatorri nazionaleko produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela, elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; Elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Verna limoiak eskuragai Mercadonako fruta eta barazkien ataleanVerna limoiak eskuragai Mercadonako fruta eta barazkien atalean.