Mercadonaren supermerkatu eraginkor berria Tíasen (Lanzarote)

Las Palmas - Mercadonak supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Puerto del Carmenen

2022ko abuztuaren 04a
  • 3,2 milioi euroko inbertsioa egin da denda berria eraikitzeko, eta 55 langile ari dira bertan lanean, kalitateko enpleguarekin. 35 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 150 lagun baino gehiago aritu baitira obra-fasean.
  • Denda jasangarri honek denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen dio; beraz, erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 murrizten. Gainera, 6.25 Denden sarean sartu da, zeinak plastikoa murriztea eta ekonomia zirkularra bultzatzea baitu helburu.
  • Saltoki berri honekin, konpainiak 86 supermerkatu ditu Kanarietan, eta haietako 59k ezarria dute jada denda eraginkorraren eredu berria.

Gaur, Lanzaroteko laugarren supermerkatu eraginkorra ireki du Mercadonak, 3.2 milioi euroko inbertsioa eginda; zehazki, La Perla Puerto del Carmen merkataritza-zentroan (Tías). 55 langile ari dira bertan lanean. Eraikitze-lanetan 35 hornitzailek hartu dute parte, eta 150 langile baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Supermerkatuak atal guztietan ditu nobedadeak. Besteak beste, baditu esne freskoarentzako eta zuku hoztuentzako berariazko linealak, urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi-espezialitateak; labeko atal bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, denda berri horrek “Jateko prest” izeneko atal berria du. Jateko prest dauden platerak eskaintzen ditu, material naturalekin egindako ontzietan zerbitzatuta, hala nola azukre-kanaberaz (material konpostagarria), kartoiz edo paperez egindakoetan, eta atseden-eremu bat denda berean, aulki eta mahaiekin, non “Nagusi"ek plater prestatu berria jan baitezakete edari hotzekin batera.

Gainera, sarrera beira bikoitzekoa da, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak ditu; horretaz gain, erosketako orga-modelo berri bat du, eta saski-estiloko orga bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.636 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatu hau astelehenetik larunbatera egongo da irekita; urritik maiatzera, 09:00etatik 21:00etara (neguko ordutegia), eta ekainetik irailera, 09:00etatik 22:00etara (udako ordutegia). Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua jarri du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagun eta esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Kanarietan

2021eko ekitaldiaren amaieran, Mercadonak 514 milioi euroko erosketa-bolumena izan du Kanarietan. Kopuru hori Kanarietako ekoizle-sarearen alde konpainia egiten ari den lan iraunkorraren isla da. 2021a 4.637 langilerekin bukatu du konpainiak, eta guztiek dute enplegu egonkor eta kalitatezkoa.

Denda eraginkorraren eredu berriari dagokionez, 2017an hasi zen Kanarietan ezartzen, Kanaria Handiko Las Palmas udalerriko 7 Palmas merkataritzarako eta aisialdirako gunean dagoen supermerkatua eraberritu zuenean. Gaur den egunean, konpainiak 86 supermerkatu ditu Kanarietan, eta haietako 59k ezarria dute jada eredu berria.

Tíaseko supermerkatu eraginkorraren sarrera (Lanzarote)Tíaseko supermerkatu eraginkorraren sarrera (Lanzarote).

Goiburuko irudia: Mercadonaren Tíaseko dendaren fatxada (Lanzarote).