Mercadonaren laranja-zukua unean bertan ateratzeko zerbitzua.

Laranja-zukua unean bertan ateratzeko zerbitzu berria ezarri du Mercadonak bere denda guztietan

2017ko apirilaren 10a
  • Zerbitzu berriak 20 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa jaso du, garapena, berrikuntza, eta Mercadonaren langileen formakuntzara zuzendua.
  • Bere itxura edota kalibre txikiagoagatik merkaturatze zailagoa zuen laranja mota baten 150.000 kilo saltzea ahalbidetzen du egun bakoitzeko. 

Mercadonak unean bertan laranja-zukua ateratzeko zerbitzua ezarri du, aurreko astelehenetik aurrera, Espainian dituen denda guztietan. Mercadonaren Fruta eta Barazkiak atalean dagoen gune berri bat da, unean bertan ateratako laranja-zukuaren autozerbitzurako makina berritzaile bat duena.

Zerbitzu berri hau, duela urtebete arian-arian ezartzen hasi zena, denda guztietan eskura dago dagoeneko, eta oso harrera ona izaten ari da bezeroen aldetik. 

Mercadonak, Zumex hornitzaile adituak eta bezeroek eurek aurrera eraman duten elkarrekin egindako berrikuntza prozesu baten bitartez garatu da zuku-makina hau, bezeroen zein Mercadonaren langileen beharrizanak kontuan hartuz betiere, beharrizan hauei egokitzeko moldatzen joan baita proiektua. Handitu egin dira laranjak kargatzeko gunea eta hondakinen ontzia, adibidez, langileen birjartze-lanak murrizteko helburuarekin. Eta botilarentzako egokigailu bat txertatu da ere, bezeroak berak eutsi behar ez dezan zukua jasotzen duen bitartean. 

Mª Pilar, Mercadonako langilea, laranja-zukua unean bertan ateratzeko Mercadonaren zerbitzu berriaren ondoan.Mª Pilar, Mercadonako langilea, laranja-zukua unean bertan ateratzeko Mercadonaren zerbitzu berriaren ondoan.

20 milioi eurotik gorako inbertsioa bideratu du Mercadonak zerbitzu hau ezartzeko, obra zein eraberritze lanei, I+G+b-ari eta Mercadonaren langileen formakuntzari zuzendua. Proiektu berriaren garapenak, bestetik, 40 lanpostu sortu ditu, zuzenak eta zeharkakoak kontuan hartuz. Eta kanpaina sasoian jatorri espainiarreko 150.000 kilo laranja gehiago saltzea ahalbidetu du egun bakoitzeko, naiz eta kalitate handikoa izan bere itxuragatik merkaturatze zaila zuen mota jakin bateko laranjak, hain zuzen, Mercadonak bestela ere saretan edo soltean saltzeko erosten dituen 200.000 tona laranja espainiarrei gehitzen zaizkienak.

 

Laranja-zukua unean bertan ateratzeko zerbitzu berriaren botila.Laranja-zukua unean bertan ateratzeko zerbitzu berriaren botila.

Laranja-zukua unean bertan ateratzeko zerbitzu berria Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu Berriak dakartzan berrikuntza eta hobekuntza ugarietako bat da. 2017an eredu honen arabera 30 supermerkatu berri eta eraberritutako 126 irekitzea aurreikusten du konpainiak, Espainia guztian barrena.

Espainiar produktuak Mercadonan

Urtean 16.055 milioi euroko erosketak egiten ditu Mercadonak Espainian, eta bertako lehen sektoreko 8.000 nekazari, 12.000 arrantzale eta 4.800 abeltzain baino gehiagorekin du harreman komertziala, Mercadonaren Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarriaren baitan.

Merkataritza eta zerbitzuetako 2.500 hornitzailerekin lan egiten du gainera konpainiak, bai eta tokian-tokiko 20.000 ETE eta lehengai ekoizlerekin. Beren engaiamenduari esker, izan ere, sendotu egiten da emankortasuna, kalitatea, berrikuntza eta produktuen jatorri espainiarraren aldeko proiektu hau, urtetik urtera gure herrialdean gero eta aberastasun gehiago sortzen duena.