Langileak behar dira Mercadonaren La Seu d'Urgell-eko eta Solsona-ko saltokietan (Lleida)

Langileak behar dira Mercadonaren La Seu d'Urgell-eko eta Solsona-ko saltokietan (Lleida)

2018ko ekainaren 20a

Jendea behar da La Seu d'Urgell-eko eta Solsona-ko saltokietan (Lleida) Mercadonaren langile-taldea osatzeko; supermerkatuko lanpostu guztietarako behar dira langileak

Langileak behar dira Mercadonaren La Seu d'Urgell-eko eta Solsona-ko saltokietan

Mercadonan, langilea oso aktibo baliotsua da. Mercadonak nahi du bere langileak bikaintasunarekin eta zerbitzuarekin konprometituta eta oso motibatuta egotea eta konpainiaren ikuspegiarekin bat etortzea, proiektu komunaren helburuak lortzeko. Guztion ideien eta ahaleginaren emaitza da gaurko Mercadona: talentuz betetako lantaldea.

Mercadonaren La Seu d'Urgell eta Solsona-ko langile-premiak asetzeko, baldintza hauek betetzen dituzten langileak behar ditugu:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) izatea gutxienez.
  • Astelehenetik larunbatera lan egiteko prest egotea asteko 40 orduko lanaldian, eta bezeroa zerbitzatzeko orientazioa izatea.

Ikusi eskaintzak eta eman izena:

Mercadonako lan-baldintzak

  • Mercadonak kontratu finkoa eskaintzen du lehen egunetik.
  • Astean 40 orduko lanaldia, 1.312 € gordin hilean hasierako soldata gisa eta soldata-progresioa.

Konpainia arduratzen da langileak trebatzeaz atal hauetako lanpostu guztietan: frutategia, arrandegia, harategia, urdaitegia, labea, lurrindegia, kutxak, kaxak, apalak betetzea, garbiketa eta dendako mantentze-lanak.

Informazio gehiago Mercadonako lan-baldintzei buruz.

Mercadonaren lan-proposamenean interesa duten pertsonek gure webguneko "Enplegua"  atalean aurkez ditzakete beren lan-eskaerak, eta beren curriculum erregistratu.