‘Elección’ emakumezkoentzako sorta, Mercadonaren lurrindegian

Mercadonaren lurrindegiak ‘Elección’ eta ‘Como tú Fuerza’ Gabonetako sortak aurkeztu ditu

2021ko abenduaren 01a
  • ‘Elección’ sortak 100 ml-ko perfumea, 30 ml-ko biala eta eskuetarako krema biltzen ditu tiradera polit batean; ‘Como tú Fuerza’ sortak, berriz, 100 ml-ko kolonia eta 30 ml-ko mini bertsioa, nezeser praktiko batean.
  • RNB Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu perfume eta kosmetiko horiek, La Pobla de Vallbonako instalazioetan (Valentzia).

Gabon-jaiekin pentsaturik, Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak areagotu egin du lurrindegiko produktu-aukera: ‘Elección’ sorta emakumeentzat, eta ‘Como tú Fuerza’, gizonentzat.

‘Elección’ sortaren barruan, 100 ml-ko perfumea, 30 ml-ko biala, eskuetarako krema eta tiradera polit bat biltzen dira. Estilo atenporal eta bereziko lurrin horren nota esklusiboak nortasun eta dotoretasun handiko hondoarekin amaitzen dira, zeinean patxulia eta musketa zuria gailentzen baitira.

‘Como tú Fuerza’ sortan, bestalde, 100 ml-ko kolonia eta 30 ml-ko mini bertsioa eskaintzen dira, nezeser praktiko batean. Banillaren eta tonka babaren notek ekialdeko ukitu sentsuala ematen diote lurrin horri, bihotz aromatiko eta espeziatuaz gainera.

RNB Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu perfume- eta kosmetiko-sorta biak, La Pobla de Vallbonako instalazioetan (Valentzia).

‘Elección’ emakumezkoentzako sorta, Mercadonaren lurrindegian‘Elección’ emakumezkoentzako sorta, Mercadonaren lurrindegian.

‘Como tú Fuerza’ gizonezkoentzako sorta, Mercadonaren lurrindegian‘Como tú Fuerza’ gizonezkoentzako sorta, Mercadonaren lurrindegian.