Mercadonan eskuragarri dagoen kukurutxo ertainen aukera

Kukurutxo-izozkiak itzuli dira Mercadonaren linealera

2022ko maiatzaren 11
  • 1.600 denda baino gehiagotan, aukeran daude, besteak beste, Choco Bolas, Karameluzko pekan-intxaurduna, eta Polvito, galleta eta merenge zaporekoa.
  • Zapore ezberdinetako kukurutxo ertainen alde egin du konpainiak, eta uda osoan izango dira aukeran.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendado kukurutxo-izozkien sorta jarri du berriro salgai. Eguraldi ona hastearekin batera, “Nagusiak” (bezeroak) aukera zabala izango du konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 eta gehiago dendetan.

Aukera zabalaren artean, nabarmentzekoak dira Choco Bolas (kakao-izozkia txokolate esnedunezko bolatxoekin) eta Polvito (galleta- eta merenge-zaporea esne-gozokizko saltsarekin), Froneri Iberiak Araian prestatuak (Araba). Aipagarria da, halaber, Karameluzko kukurutxo pekan-intxaurduna, Fronderi France ekoizleak Frantzian egina.

Mercadonan eskuragarri dagoen kukurutxo ertainen aukeraMercadonan eskuragarri dagoen kukurutxo ertainen aukera.