Institut Cerdàk sektorean aintzatetsitako berrikuntza handiak

Kafe disolbagarriaren erraz irekitzeko sistema bat eta kostu-analisirako aplikazio bat dira 2022an Kontsumoaren Berrikuntza Handien artean aintzatetsitako Mercadonaren ekimenak

2023ko otsailaren 09a
  • Konpainiaren DPP izeneko barne-aplikazioa produktu bakoitzaren kostuak aztertzeko gai da, haiek optimizatzeko eta kalitate- eta zerbitzu-hobekuntzekin bateragarri izateko.
  • Erraz irekitzeko sistema berria sartua dago Hacendado kafe disolbagarrien sortaren tapan, eta arindu eta erraztu egiten du irekitzea.
  • Institut Cerdàren Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiak aitortza egiten die Espainiako elikagai-sektoreko jardunbide egoki berritzaileri.

Institut Cerdàk gaur goizean jakinarazi ditu, Kontsumo Handiko Berrikuntzaren Behatokiaren seigarren edizioan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan, sektorean 2022an izandako berrikuntzak.

Haien artean, Mercadonaren barne-aplikazio bat nabarmendu da prozesuen berrikuntza gisa, DPP izenekoa, zeina gai baita produktu bakoitzaren unitateko kostuak eta errentagarritasuna zehazteko, muntaketa-katearen etapa guztietan, eta kostu zuzenei buruzko erabakiak errazteko.

Konpainiak barruan garatu du aplikazio hori, 5 milioi euro baino gehiago inbertituta. Haren helburua da prozesuak optimizatzea, egungo testuinguruaren ziurgabetasunera (energia, garraioa eta lehengaien prezioa garestitu baitira, besteak beste) modu arin eta malguan egokitzeko, bateragarri eginez kostuetan aurreztea eta produktu bakoitzaren kalitatea hobetzea. Tresna horri esker, orain arte, 150 milioi euro baino gehiago aurreztea lortu du konpainiak.  

Bestalde, produktuko berrikuntzatzat hartu da konpainiaren erraz irekitzeko sistema bat, Prosol Totaler Hornitzailearekin lankidetzan egina, Hacendado kafe disolbagarrien sortan (Classic, Descafeinado eta Espresso Creme) sartua.

Ontzi berri horri esker, kontsumitzaileak erraz ireki dezake produktua, tapa sakatuz, eta, hala, ez du koilaratxorik edo beste tresnarik erabili beharrik. Modu berri horrekin azkarrago eta errazago irekitzen dira ontziak, eta ezin hobeto mantentzen dira kafearen zaporea eta usaina.

Mercadonaren Koberrikuntza Eredua

Mercadonarentzat, “Nagusi”aren (hala deitzen zaio barruan bezeroari) gogobetetzea da bere jardueraren funtsezko gakoa, eta hura kokatzen du beti bere erabakien erdigunean. Horregatik, bada kultura korporatibo bat, zerbitzuaren bikaintasunean eta kalitatearen etengabeko hobekuntzan oinarritua, berrikuntza konpainia osora bultzatzen duena zeharkako berrikuntza moduan.

Gainera, Koberrikuntza Eredu aitzindari bat du, 2011tik lanean ari dena Amantal Estrategiaren bidez. Horrela, bezeroekin partekatzen ditu elikagai- eta edari-kontsumoarekin, etxea garbitzearekin, norberaren garbitasunarekin eta maskotak zaintzearekin lotutako esperientziak eta ohiturak, eta gero hornitzaileei helarazten; hartara, kalitatea hobetzeko eta produktu berriak egiteko zuzeneko lankidetza bultzatzen du.

Enpresak 22 koberrikuntza-zentro baino gehiago ditu Espainian eta Portugalen. Zentro horien instalazioak berrikuntzara bideratzen dira, prozesuen eta produktuen etengabeko hobekuntza bultzatuz, bezeroen beharrak eta nahiak aztertuz, irtenbide onenak eskaintzeko gero eta aldakorragoa den testuinguru batean.

Mercadonako Prozesuen Kostuen Dibisioko taldeaMercadonako Prozesuen Kostuen Dibisioko taldea; bera arduratu da aplikazio berria garatzeaz, beste sail batzuetako 50 pertsona baino gehiagorekin batera.

Mercadona kafe disolbagarriaHacendado kafe disolbagarria, Mercadonan eskuragarri dagoen erraz irekitzeko sistema berriarekin.