- Gorputza zaintzeko produktu bat da, eta ezaugarri nagusi hauek ditu: larruazaleko ezpurutasunak garbitzen ditu, eta azala leun, hidratatuta eta garbi uzten du. Izan ere, olio esentzial eta natural ugari ditu; argan-olioa edo almendra gozoen olioa, besteak beste.
- Totaler Minus 417 hornitzaileak Itsaso Hileko mineralekin egiten du produktua. Bainuetxe natural moduan ezaguna da itsaso hori mundu osoan, larruazalarentzat dituen onurengatik.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 1.600 Seesee gorputz-esfoliatzaile baino gehiago saltzen ditu egunean. Minus 417 Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hori, Itsaso Hileko gatz mineralak erabilita. Bainuetxe natural moduan ezaguna da mundu osoan itsaso hori, larruazalarentzat dituen onurengatik.
Mercadonaren Seesee gorputz-esfoliatzaile minerala Mercadonaren denda guztietan dago eskuragarri. Produktu horren ezaugarri nagusiak hauek dira: larruazaleko ezpurutasunak garbitzen ditu, azala hidratatu eta leuntzen du, azalaren berezko babesa indartzen du eta urari eusteko gaitasuna hobetzen du. Konposizioari dagokionez, Itsaso Hileko gatz mineralez gain (horixe da esfoliatzaile horren arrakastaren funtsezko osagaia), olio esentzial eta natural ugari ditu, hala nola almendra gozoena, mahats-haziena, sesamoarena, argan-olioa eta basa-arrosaren fruituarena, eta, horrez gain, E bitamina, erradikal askeei aurre egiteko antioxidatzaile oso indartsua.
Jakin gehiago esfoliatzaile mineralaren propietateei buruz eta ikasi ondo erabiltzen, emaitza hobeak lortzeko.
Seesee gorputz-esfoliatzaile minerala Mercadonako Lurrindegian eskura daiteke.