Intsektiziden eta eltxo-uxagarrien aukera, Mercadonaren linealean eskuragarri

Intsektiziden eta eltxo-uxagarrien salmenta hamar aldiz handitu da beroaren eraginez

2021ko ekainaren 11
  • Uxagarri Gogorra, Hesi-intsektizida —kanpoan erabiltzeko egokia—, Liztorren Kontrakoa eta Eltxoen Kontrako Gailu Elektrikoa dira, Citronela Eskumuturrekoekin batera —bi tamainatan—, “Nagusi”ek gehien eskatzen dituztenak.
  • Hauek dira produktu horiek prestatzen dituzten hornitzaile espezialistak: Francisco Aragón (Molina de Segura, Murtzia), RNB (La Pobla de Vallbona, Valentzia), The SPB Global Corporation (Cheste, Valentzia), Korott (Alcoy, Alacant), RE.LE.VI. (Italia) eta Castelberg Technologies (Italia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak hamar aldiz handitu du intsektizida eta uxagarri askoren salmenta, beroa hastearekin batera. Kasurik deigarriena Uxagarri Gogorrarena da; 14 aldiz handitu dira haren salmentak, eta egunean 11.480 ale ere saldu dira eskaera handieneko unean.

“Nagusi”ek 10 aldiz gehiago ere erosi dute Hesi-intsektizida, egunean 1.640 alera iristeraino. Produktu hau egokia da kanpoalderako, eta, espezie inbaditzaileak ugarituz doazenez, haiei aurre egiteko sortu den beharrari erantzuteko garatu da. Zortzi aldiz handitu da Eltxoen Kontrako Gailu Elektrikoaren salmenta —9.840 ale saltzeraino—, eta bost aldiz, Liztorren Kontrakoa —1.640 ale ere saldu dira—, zeina liztor belusatuaren azken aldiko hedapena geldiarazteko garatu baita. Produktu-familia hori hauek osatzen dute: Ziztadak Arintzeko Roll-ona, Citronela body-spraya, Citronela eskumuturrekoak eta Eltxoen Kontrako Kandelak, zeinen 8.200 ale ere saldu baitira egunean.

Produktu-sorta hori hornitzaile espezialista hauek prestatu dute: Francisco Aragón (Molina de Segura, Murtzia), RNB (La Pobla de Vallbona, Valentzia), The SPB Global Corporation (Cheste, Valentzia), Korott (Alcoy, Alacant), RE.LE.VI. (Italia) eta Castelberg Technologies (Italia).

Intsektiziden eta eltxo-uxagarrien aukera, Mercadonaren linealean eskuragarriIntsektiziden eta eltxo-uxagarrien aukera, Mercadonaren linealean eskuragarri.