COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Kakao-kremadun Hacendado croissanta

Informazioa kakao-kremadun Hacendado croissantari buruz (375 gramoko zorroa)

2018ko abuztuaren 08a

Siro Taldeak hau jakinarazi dio Mercadonari: erretira dezala supermerkatuetatik kakao-kremadun Hacendado croissanta (375 gramoko zorroa), kontsumo-data hobetsia 2018/09/16tik 2018/10/6ra duena (azken data ere barne dela), etiketaren akats bat dela eta. Izan ere, ale horien etiketak ez du zehazten produktuak esnea eta/edo esnekiak dituela, normalean hala jakinarazten duen arren.

Katalunia, Murtzia, Balear Uharteak eta Valentziako Erkidegoa erkidegoetako supermerkatuei ez die eragin produktuaren erretiratzeak.

Valentziako Erkidegoko osasun-agintaritzarekin elkarlanean ekin diogu erretiratze horri, horrelako egoeretarako adostua dugun lankidetza-hitzarmenari jarraikiz.

Honenbestez, honako hau adierazten dugu:

  • Aipatutako kontsumo-data lehenetsiak dituzten produktuak dauzkaten bezeroen esanetara daude Siro Taldea eta Mercadona. Bezeroek gure kateko edozein dendatan utz ditzakete produktuak, eta berehalakoan itzuliko zaie dirua.
  • Erabat segurua da produktua esnearekiko alergia edo intolerantzia ez dutenentzat.
  • Zalantzarik edo galderarik izanez gero, deitu Siro Taldearen bezero-arretarako telefonora (900 100 149) edo Mercadonakora (900 500 103). Halaber, bi konpainien webguneetan ere eskuragarri dago informazioa.
  • Barkamena eskatzen die Siro Taldeak bere produktuen kontsumitzaile diren bezero guztiei, eragin zaizkien eragozpenak direla eta.