Informatikariak behar dira Mercadonan

Informatikariak behar dira Mercadonan

2018ko ekainaren 06a

Egin bat gure proiektuarekin! Mercadonak profil hauetako langileak behar ditu bere Informatika talderako: Informatikako edo Telekomunikazioetako ingeniari teknikoak eta goi-mailakoak.

Mercadonaren Informatika Sailerako lan-eskaintzak

Eraldaketa digitaleko gure proiektua sendotzeko urratsak egiten ari gara. Proiektu horretan aurrera egiteko, Mercadonak Informatikako edo Telekomunikazioetako ingeniari teknikoak eta goi-mailakoak behar ditu.

Lanpostuak eskaintzen diren hirietako batean bizi bazara edo bizitzeko aukera baduzu, kontsultatu eta partekatu Mercadonak Informatikako edo Telekomunikazioetako ingeniari teknikoentzako eta goi-mailako ingeniarientzako dituen lan-proposamenak:

Ingeniari teknikoentzako lanpostuak:

Goi-mailako ingeniarientzako lanpostuak (ingeles-maila altua)

SAP

Gure webguneko Enplegua atalean ikus ditzakezu eskaintza hauek, beste batzuk eta baldintzak, eta zure curriculuma erregistratu.

Mercadonako lan-baldintzak

Mercadonaren giza baliabideetako politikak lanpostu egonkor eta kalitatekoaren eta soldata lehiakorren alde egiten du, eta zenbait balio sustatzen ditu, hala nola ekitatea eta berdintasuna.  Politika horri esker, lantalde bateratu bat du, talentuz betea eta etengabe hobetzeko gaitasuna duena.

Harvard Business Review-k, zeinak langileen talentua kudeatzeari buruzko ikerketa bat argitaratu baitu, Mercadonaren politika hori nabarmendu du, “langileen sormen-gaitasunak eta arazoak konpontzeko gaitasunak aprobetxatu baititu hobekuntzak proposa ditzaten”.

Mercadonaren giza baliabideen politika aintzatetsi egin du berriro, 2017an, Merco Talento ikerketak. Enpresa berriro kokatu da bere sektoreko rankingeko lehenengo postuan, eta hiru postu igo da ranking orokorrean, seigarreneraino. Era berean, kotizatzen ez duten enpresetan lehena bihurtu da herrialdean.

Gainera, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) —Nazio Batuen mendekoa— Mercadonaren Giza Baliabideen politika nabarmendu du. LANEren ustez, Mercadonak enplegu egonkor eta kalitatekoaren alde egiten duen apustua, trebakuntzan, lana eta familia bateragarri egitean eta sustapenean egiten duen ahalegina edo mozkinak langileekin banatzea dira, era berean, haren giza baliabideen politika arrakastatsu egiten duten faktoreak.