Igerilekuetako ura garbitzeko eta tratatzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean

Igerilekuetako ura tratatzeko produktuen salmentak % 400 egin du gora Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko maiatzaren 20a
  • Egunotan, gora egin du produktuon salmentak, bezeroek uda pasatzeko beste era batzuk bilatu nahi dituztelako eta, horren ondorioz, igerileku txikiak erosi dituztelako edo —aurreko urteetan ez bezala— lehendik zeukatena konpondu dutelako.
  • Espainiako 760 bat dendatan saltzen da produktu-sorta hori, zeina bi Totaler Hornitzaile hauek egiten baitute: Productos QP (Utebo, Zaragoza) eta SPB (Cheste, Valentzia).

Igerilekuetako ura garbitzeko eta tratatzeko produktuen salmentak % 400 egin du gora Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainian, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz; izan ere, orain, “Nagusiek” (bezeroak) uda pasatzeko beste era batzuk bilatu nahi dituzte eta, horren ondorioz, igerileku txikiak erosidituzte edo —aurreko urteetan ez bezala— lehendik zeukatena konpondu.

Igerilekuetako ura garbitzeko eta tratatzeko produktuen lineala Mercadonaren 760 bat dendatan dago salgai Galizian, Gaztela eta Leonen, Aragoin, Katalunian, Madrilgo Erkidegoan, Gaztela-Mantxan, Valentziako Erkidegoan, Balear Uharteetan, Kanaria Uharteetan, Andaluzian, Extremaduran eta Murtziako Eskualdean.

Productos QP (Utebo, Zaragoza) eta SPB (Cheste, Valentzia) enpresek ekoizten dituzte produktuok, eta bi motatakoak dira: batetik, igerilekuen denboraldia hasteko eta amaitzeko behar diren produktuak, eta, bestetik, igerilekuen mantentze-lanetarako behar direnak.

Igerilekuetako ura garbitzeko eta tratatzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu bateanIgerilekuetako ura garbitzeko eta tratatzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta