Descubre nuestro amplio surtido de Chocolates de Pascua.

Mercadonaren Pazkoko txokolateak eta gozoak

2024ko martxoaren 06a

Aurki dugu hemen Pazkoa, eta, beti bezala, denoi gustatzen zaizkigun zapore gozoak ekarriko ditu. Gurekin ospatu nahi duzu?

Egun horietarako gure produktu-aukera zabalak Pazkoko Txokolate tradizionalak ditu protagonista. Ezin hobeak dira jolasetan erabiltzeko, aire zabaleko bazkarietara eramateko eta familiakoekin eta lagunekin une bereziak partekatzeko. Ezagutu nahi dituzu? Txokolatezko arrautza eta untxi klasikoetatik hasi eta piruleta eta beste irudi erakargarri batzuetaraino.

Txokolate gozoez gain, gozokiak, familian partekatzeko eta gozatzeko gozoak eta bestelako iradokizunak ere eskaintzen dizkizugu, jai hauek oso zapore onekoak izan daitezen, eta baita oso dibertigarriak ere. Ospatu Pazkoa Mercadonarekin, eta ez galdu xehetasunik!

Pazkoko txokolateak Mercadonan

Zaporez eta dibertsioz betetako arrautzak

Huevos rellenos de sabor y diversión Mercadona

Arrautza diskotxodunak: Pazkoko nahitaezko klasiko bat, konbinazio xarmagarria: erdia txokolate zuriarekin eta erdia txokolate esnedunarekin. Presta zaitez ezusteko handirako: kolore desberdinetako disko txikiak ditu barruan. Jai hauetan partekatzeko aproposa. 150 g-ko paketean datoz. Ez dute glutenik.

Arrautza txiki beteak: 150 g-ko poltsatxo bakoitzak bi motatako arrautza beteak ditu: txokolate esnedunezko arrautza esnez eta zereal kurruskariz betea, eta txokolate esnedunezko arrautza hurritz-kremaz eta zereal kurruskariz betea. Beti arrakasta lortzen duen zapore-konbinazio perfektua, pakete berean.

Txokolatezko untxiak, Pazkoko magia

Conejos de chocolate Mercadona

Txokolate esnedunezko untxia: sasoiko nahitaezko bat, Pazkoan urtero itzultzen dena. Irudi maitagarri honek 60 g-ko pisua du aurten. Tamaina txikiagoa du, nahi duzunean gozatzeko eta nahi duzun lekura eramateko. Edozein pazko-ospakizunetan arreta bereganatuko du.

Txokolate zurizko untxia: ezin zen falta aukera hau, txokolate zuria eta haren zapore fina nahiago dutenentzat. Hau ere 60 g-ko irudia da.

Txokolatezko tentazio gehiago: piruletak eta txokolate-sorta

Piruletas y surtido de chocolate Mercadona

Txokolate-sorta: txokolate esnedunezko irudi eta arrautza txikien sorta bikainak azkar bereganatuko zaitu. 200 g-ko paketean dator. Ez du glutenik. Pazko-ospakizunetan lagunekin eta familiakoekin partekatzeko ezin hobea.

Piruletak: txokolatezko 3 piruleta, 35 gramokoak, 3 diseinu desberdinekin, gehien gustatzen zaizuna aukeratu eta Pazko egunei ukitu dibertigarria emateko.

Pokemon arrautzak, Txakur-patruila eta Arrautza txinpartatsuak:

Huevos Pokemon, Patrulla canina y huevos chispeantes Mercadona

Pokemon arrautza: arrautza hau diseinu berrituarekin itzuli da, eta asko gustatuko zaie adin guztietako Pokemon zaleei. Txokolate esnedunezko arrautza bat da, 120 g-koa, barruan sorpresa berezi bat duena. Ez du glutenik.

Txakur-patruila arrautza: txokolate esnedunezko arrautza bat da, serie horren jarraitzaileei asko gustatuko zaiena. Honek ere sorpresa atsegin bat du barruan. 120 g-ko pisua du. Ez du glutenik.

Arrautza txinpartatsuak: beste gozamen bat zure ahosabairako. Bi untxi ero mota dituzu; barruan txokolate esnedunezko arrautzak ezkutatzen dituzte, eta klask egiten duen zaporea dute.

Pazkoko gozokiak

Golosinas de Pascua Mercadona

Pazkoko gozokien sorta: gomazko gozoki distiratsu batzuk dira, ahoan urtzen den ehundura bigunekoak. Dibertitu zaitez kolore eta zapore desberdineko askotariko irudiekin: loreak, txitak, azenarioak, untxiak eta Pazkoko arrautzak. Jai hauetan partekatzeko aproposak.

Broxetak: Pazkoko broxeten 4 modelo desberdin. Kolore desberdinetako hodei harro batzuk dira, broxeta bakoitzean untxi baten eta txita baten irudia osatzen dutenak. Pazko-ospakizunei jai-ukitua emateko aukera dibertigarri eta koloretsua.

Gozoki-arrautza beteak: aparrezko gozoki tentagarri hauek betegarri gozoa dute barruan. Ezingo diozu eutsi!

Pazkorako beste txokolate berezi batzuk

Otros chocolates especiales para Pascua Mercadona

Chocoiris: txokolate esnedunez bustitako kakahuete koloreztatuak. Zapore-, ehundura- eta kolore-nahasketa erakargarria, Pazko-egun hauei ukitu dibertigarria emateko. Produktuaren tamaina dela eta, ez da egokia 5 urtetik beherakoentzat.

Pintarolas: txokolate esnedunezko disko txiki koloreztatuak. Ez dute glutenik. Aukera ezin hobea Pazko-egunetako une gozoetan gozatzeko.

Animatuko al zara etxean gozoki bat prestatzera?

Bizcocho casero Mercadona

Etxeko gozoki bat prestatzea ideia bikaina izan daiteke. Ohi bezala, etxean duzun irinaren arabera zein gozoki presta ditzakezun azalduko dizugu.

Mercadonan askotariko irinak dituzu, bakoitza errezeta desberdin baterako egokia. Kontsultatu aukera guztiak, eta kozinatzera!

Gure labeko gozokiak partekatzeko

Bizcochos y magdalenas del horno de Mercadona

Pazko-egun berezi hauek ezin hobeak dira bizkotxo bat edo beste edozein gozoki partekatzeko. Ezagutu gure labean aurkitu ditzakezun Bizkotxo eta madalenen aukera guztia.

Aire zabaleko piknik bikain baterako ideiak

Pazko-egunetan, eguraldiak laguntzen badu, kanpoko jarduera asko egiten dira, eta horietan gozatzeko aukera ona da aire zabaleko piknika. Gogoan izan horrelakoetarako bereziki pentsatuta daukagun produktu-sorta.

Beste gomendio batzuk

Jaiegun hauetan kozinatu behar baduzu, animatzen al zara tiramisu bat prestatzera? Urratsez urrats egiteko gure errezetarekin oso erraza da.

Ausartzen al zara errezeta honekin? Pavlova tarta maskarponearekin eta basoko frutekin

Astia edo egunen bat libre baduzu, aprobetxatu gure gida hozkailua eta izozkailua garbitu eta antolatzeko edo armairu-aldaketa egiteko.