Mercadonan eskuratu daitekeen produktu-aukeraren adibide batzuk

Hemen da berriro Pazko jaietarako Mercadonaren gozo-aukera

2023ko martxoaren 30a
  • Mercadonak Pazko jaietarako gozo-aukera jarri du eskura apiril erdialdera arte Espainian eta Portugalen dituen 1.600etik gora dendetan. Haien artean, nabarmentzekoak dira Txokolatezko produktuak, Arrautza Diskotxodunak eta Txokolatezko Untxia.
  • Sei hornitzaile arduratzen dira kanpaina honetako gozo-aukera guztia ekoizteaz, eta 550 tona txokolate baino gehiago erabili dituzte.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak berriro jarri du salgai dagoeneko tradizio bihurtu den Pazko jaietarako txokolatezko produktu-aukera, “Nagusi”ak (bezeroak) bere gozo gustukoena aurkitu eta jai hauek ospa ditzan. Forma eta tamaina askotako txokolatez osatuta daude produktuok, eta apiril erdialdera arte egongo dira salgai, konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 1.600etik gora dendetan.

Sei hornitzailek ekoiztu dituzte kanpaina honetarako produktuak, eta 550 tona txokolate baino gehiago erabili dituzte.

Mercadonak Pazko jaietarako duen produktu-aukeraren barruan, nabarmentzekoak dira esnedun txokolatezko untxia, txokolate zurizko eta esnedun txokolatezko arrautza koloretako diskotxodunak eta txokolatezko produktuen sorta.

Mercadonan salgai dagoen Pazko jaietarako gozo-aukera tradizionalaMercadonan salgai dago Pazko jaietarako gozoen aukera tradizionala.

Mercadonan eskuratu daitekeen produktu-aukeraren adibide batzukMercadonan eskuratu daitezkeen produktuetako batzuk.